EH Oinez 20. etapa egingo du Lumentzak
Ollogoien-Lokiz-Zudaire, EH Oinez 20. etapa egiteko ibilaldia antolatu du Lumentza mendi taldeak zapaturako. Autobusa jarri dute parte hartu nahi dutenentzat. Urbasa eta Lokiz mendilerroak zeharkatuko dituzte bost orduko ibilbidea eginez. 19 kilometr...
Ollogoien-Lokiz-Zudaire, EH Oinez 20. etapa egiteko ibilaldia antolatu du Lumentza mendi taldeak zapaturako. Autobusa jarri dute parte hartu nahi dutenentzat.
Urbasa eta Lokiz mendilerroak zeharkatuko dituzte bost orduko ibilbidea eginez. 19 kilometroko zeharkaldia Lizarra aldetik hasiko dute, eta Urbasan amaitzea izango dute helburu. «Inguru ezezaguna da, baina oso polita da egiteko», esan dute antolatzaileek. Ibilbidea hau izango da: Ollogoien, Ganuza, Santiago de Lokiz baseliza, Sartzaleta gaina, Portuzahar, Sartzaleta, Aramendia mendatea, San Kosme baseliza, Barindano eta Zudaire.
Eguraldia be nahiko ona izango dela aurreikusten dute. «Oso oskarbi ez da egongo, baina, txarra be ez», aitatu dute. Zeharkaldiak, gainera, amaiera goxoa izango du. Zudairen amaituko da ibilaldia, eta bertan, bazkaria egongo da, 15:00etan.
Lumentza mendi taldeak antolatutako ibilaldian parte hartu nahi duenak 635 757 137 edo 657 724 485 telefono zenbakietara deitu behar du. Irteeraren kostua 35 bat eurokoa izango da, eta autobusak 06:30ean irtengo du, Mandaskatik.