Etxebarriko zerga eta tasek ez dute igoerarik izango
2012rako ordenantza fiskalak aho batez onartu zituen azken osoko bilkuran Etxebarriko Udalak. Zergak eta tasak izoztuta mantentzea erabaki dute. Aldaketa bakarra zerbitzu publikoak emateagatiko tasen barruan egingo da, hau da, agiriak igortzea kobratuko dute: ziurtagiri orokorra ¬errolda agiria, adibidez¬ ez da kobratuko, hirigintza arloko ziurtagiria, barriz, 20 euro eta fax bidalketa 5. orrira arte ez da kobratuko, baina hortik aurrera, bakoitzeko euro bat kobratuko da. Fotokopiak egitea, bestalde, 5. orrira arte ez da kobratuko, baina 6. orritik aurrera lehengo tarifak mantenduko dira: A4 alde batetik 0,10 euro, A4 alde bietatik 0,15 euro, A3 alde batetik 0,15 euro eta A3 alde bietatik 0,25 euro. Konpultsak, faxarena bezala, 6. orritik aurrera euro bat orri bakoitzeko kobratuko dira. Beste herrien antzera Zergak eta tasak 2007tik igo barik mantendu ditu Etxebarriko Udalak. «Familiak zelan dauden ikusita tasak igotzea ezinezkoa da», esan du Jesus Iriondo alkateak. Gainera, Udalari kalterik egin barik dauden eran mantentzea posible dela jakitera emon du. «Tasak gure tamainuko beste herrien antzekoak direnez ez ikutzea erabaki da», argitu du. Halanda be, ura %9an igoko dela aurreratu du Iriondok. «Gai hori patzuergoak darama eta herri guztietan igoera berdina izango da», dio. Horrela, familia bakoitzeko, gastatzen denaren arabera, 0,95 euro inguru igoko da batazbeste. [...]
2012rako ordenantza fiskalak aho batez onartu zituen azken osoko bilkuran Etxebarriko Udalak. Zergak eta tasak izoztuta mantentzea erabaki dute.
Aldaketa bakarra zerbitzu publikoak emateagatiko tasen barruan egingo da, hau da, agiriak igortzea kobratuko dute: ziurtagiri orokorra ¬errolda agiria, adibidez¬ ez da kobratuko, hirigintza arloko ziurtagiria, barriz, 20 euro eta fax bidalketa 5. orrira arte ez da kobratuko, baina hortik aurrera, bakoitzeko euro bat kobratuko da. Fotokopiak egitea, bestalde, 5. orrira arte ez da kobratuko, baina 6. orritik aurrera lehengo tarifak mantenduko dira: A4 alde batetik 0,10 euro, A4 alde bietatik 0,15 euro, A3 alde batetik 0,15 euro eta A3 alde bietatik 0,25 euro. Konpultsak, faxarena bezala, 6. orritik aurrera euro bat orri bakoitzeko kobratuko dira.
Beste herrien antzera
Zergak eta tasak 2007tik igo barik mantendu ditu Etxebarriko Udalak. «Familiak zelan dauden ikusita tasak igotzea ezinezkoa da», esan du Jesus Iriondo alkateak. Gainera, Udalari kalterik egin barik dauden eran mantentzea posible dela jakitera emon du. «Tasak gure tamainuko beste herrien antzekoak direnez ez ikutzea erabaki da», argitu du.
Halanda be, ura %9an igoko dela aurreratu du Iriondok. «Gai hori patzuergoak darama eta herri guztietan igoera berdina izango da», dio. Horrela, familia bakoitzeko, gastatzen denaren arabera, 0,95 euro inguru igoko da batazbeste.
Bestalde, hondakineri dagokienez, enpresa aldaketak gastuen merketzea ekarri zuela azaldu du Etxebarriko alkateak, eta beraz, iaz bezala mantentzea posible ikusi dute.