Udazkenean hasi nahi du Udalak Barroeta zelaira joateko zubia egiten
2012ko udazkenean hasiko da Markina-Xemeingo Udala Barroeta futbol zelaira joateko zubia egiten. Ezohiko osoko bilera egin dute, aurten hasteko zegoen proiektua atzeratu, eta Bizkaiko Foru Aldundiak aurreko agintaldian hitzartutako laguntza mantendu ahal izateko. Maiatzean sinatu zuen aurreko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiagaz 550.000 euroko laguntza. Zubia aurtengo urtean egiteko sinatuta zegoen. Baina, egitasmoa egitea posible ez zela ikusita, hitzarmena barritu du Udalak. «Ez da egon zubia egiteko partidarik aurreikusita, ez eta horrelako proiektu bat aurrera eroateko behar diren lizitazio eta baimenak eskatzeko astirik be», azaldu du Markina-Xemeingo alkate Juanjo Txurrukak. Hori dela eta, akordio barri batera ailegatu dira Aldundiagaz. Akordu horretan laguntza bera aurreikusten da, baina epe barik. Udalak Barroetara joateko zubia egitea beharrezko ikusten du. Beraz, aurtengo aurrekontuetan partida bat sartuko dute zubirako. Halanda be, proiektua oso garestia dela esan dute, izan be, egitasmoak 1.300.000 euroko kostua izango duela aurreikusten da. Kopuru horretatik 550.000 euro jarriko ditu Aldundiak, baina beste guztia Udalaren kontura geratuko da. «Proiektua egin behar dela defendatzen dugun arren, argi daukagu proiektu horrek ez duela Udala hipotekatu eta beste gauza batzuk egiteko aukera eragotzi behar», azpimarratu du alkateak. Beharrak Proiektuaren muina BI 633 errepidea eta Barroeta futbol zelaia lotuko dituen zubia izango bada be, proiektua haratago dihoa. [...]
2012ko udazkenean hasiko da Markina-Xemeingo Udala Barroeta futbol zelaira joateko zubia egiten. Ezohiko osoko bilera egin dute, aurten hasteko zegoen proiektua atzeratu, eta Bizkaiko Foru Aldundiak aurreko agintaldian hitzartutako laguntza mantendu ahal izateko.
Maiatzean sinatu zuen aurreko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiagaz 550.000 euroko laguntza. Zubia aurtengo urtean egiteko sinatuta zegoen. Baina, egitasmoa egitea posible ez zela ikusita, hitzarmena barritu du Udalak. «Ez da egon zubia egiteko partidarik aurreikusita, ez eta horrelako proiektu bat aurrera eroateko behar diren lizitazio eta baimenak eskatzeko astirik be», azaldu du Markina-Xemeingo alkate Juanjo Txurrukak. Hori dela eta, akordio barri batera ailegatu dira Aldundiagaz. Akordu horretan laguntza bera aurreikusten da, baina epe barik.
Udalak Barroetara joateko zubia egitea beharrezko ikusten du. Beraz, aurtengo aurrekontuetan partida bat sartuko dute zubirako. Halanda be, proiektua oso garestia dela esan dute, izan be, egitasmoak 1.300.000 euroko kostua izango duela aurreikusten da. Kopuru horretatik 550.000 euro jarriko ditu Aldundiak, baina beste guztia Udalaren kontura geratuko da. «Proiektua egin behar dela defendatzen dugun arren, argi daukagu proiektu horrek ez duela Udala hipotekatu eta beste gauza batzuk egiteko aukera eragotzi behar», azpimarratu du alkateak.
Beharrak
Proiektuaren muina BI 633 errepidea eta Barroeta futbol zelaia lotuko dituen zubia izango bada be, proiektua haratago dihoa. Iberrazpi kaletik Barroetara joango den bideak norantza bi eta oinezkoentzako espaloi zabalak izango ditu, eta gero egitura metalikoagaz egindako zubia jarriko da. Zubiaren helburua futbol zelairako lotura egiteagaz gainera, inguru horretako etxebizitzei sarrera egokia eskaintzea izango da.