Gizaburuagatik Aulestira salto egingo du aurtengoan Lea Ibarreko Umeen Egunak
Aulestiri tokatu zaio, aurten, Lea Ibarreko Udal Amankomunazgoak antolatzen due Umeen Eguneko jaigune izatea. Bertan, aulestiarrak ez ezik, Amoroto, Mendexa, Munitibar eta iazko jaialdia hartu zuen herriko, hau da, Gizaburuagako umeak batuko dira. Herria aldatu arren, jaialdiaren muinak berbera izaten jarraitzen du: bailarako umeak elkarregaz olgetan aritzea, elkarregaz ondo pasatzea, elkarregaz gozatzea. Modu horretan, «ume zein gaztetxoen arteko harremana ez galtzea ez ezik, sendotzea eta denboran irautea» lortu nahi dute. Aldatu ez dena be egitarauaren asmoa da: umeei gehien gustatzen zaizkien gauzak batu dituzte bertan. Iazko elementu batzuk mantendu dituzte, baina ekimen barriak be sartu dituzte. Iazko aurrekontu bera zuten arren, aurten, egitarau beteagoa eta osotuagoa prestatzea lortu dute amankomunazgoko arduradunek. Zirkua eta dantza Lea Ibarreko Umeen Egunean umeen aisialdirako elementu gogokoenak sartu dituzte; besteak beste, dantza, pintatzea, taldeko jolasak, txokolate jana eta zirkuko elementuak. Zirkuko elementuak umeen eskura jartzea aurtengo egitarauak dakarren berritasunetako bat da. Umeei, sarri asko, pailazoek erabiltzen dituzten elementuak probatzeko aukera emongo diete. Berritasunik nabarmena, ordea, arratsaldean etorriko da, Jakin eta Jolas pailazoen ikuskizunaren eskutik. Jakin eta Jolasek aurten estreinatu barri duten ikuskizuna dakarte Aulestira: Ipar Poloan bero… dantzatuz gero! Ikuskizunean abentura eta sorpresak nahasten dituzte, besteak beste. Jolasek bihurrikeriak egingo ditu eta Jakinek dantzak erakutsiko [...]
Aulestiri tokatu zaio, aurten, Lea Ibarreko Udal Amankomunazgoak antolatzen due Umeen Eguneko jaigune izatea. Bertan, aulestiarrak ez ezik, Amoroto, Mendexa, Munitibar eta iazko jaialdia hartu zuen herriko, hau da, Gizaburuagako umeak batuko dira.
Herria aldatu arren, jaialdiaren muinak berbera izaten jarraitzen du: bailarako umeak elkarregaz olgetan aritzea, elkarregaz ondo pasatzea, elkarregaz gozatzea. Modu horretan, «ume zein gaztetxoen arteko harremana ez galtzea ez ezik, sendotzea eta denboran irautea» lortu nahi dute.
Aldatu ez dena be egitarauaren asmoa da: umeei gehien gustatzen zaizkien gauzak batu dituzte bertan. Iazko elementu batzuk mantendu dituzte, baina ekimen barriak be sartu dituzte. Iazko aurrekontu bera zuten arren, aurten, egitarau beteagoa eta osotuagoa prestatzea lortu dute amankomunazgoko arduradunek.
Zirkua eta dantza
Lea Ibarreko Umeen Egunean umeen aisialdirako elementu gogokoenak sartu dituzte; besteak beste, dantza, pintatzea, taldeko jolasak, txokolate jana eta zirkuko elementuak.
Zirkuko elementuak umeen eskura jartzea aurtengo egitarauak dakarren berritasunetako bat da. Umeei, sarri asko, pailazoek erabiltzen dituzten elementuak probatzeko aukera emongo diete.
Berritasunik nabarmena, ordea, arratsaldean etorriko da, Jakin eta Jolas pailazoen ikuskizunaren eskutik.
Jakin eta Jolasek aurten estreinatu barri duten ikuskizuna dakarte Aulestira: Ipar Poloan bero… dantzatuz gero!
Ikuskizunean abentura eta sorpresak nahasten dituzte, besteak beste. Jolasek bihurrikeriak egingo ditu eta Jakinek dantzak erakutsiko dizkie bertaratzen diren guztiei.
Adin denentzako tartea egiten saiatu dira amankomunazgotik: besteak beste, ikuskizuna, txokolate jana eta pintatzeko tailerrak adin guztientzako umeentzat zabalik daude. Adin zehatz bat behar duten ekimenak diren artean, txikienek ludotekan jolasteko aukera edukiko dute.
Egitaraua
12:00-14:00. Zirku tailerra: Malabarak, oreka tailerra, monozikloa, diaboloak, hankapaluak, etab.
12:00-14:00 eta 15:30-18:30. Pintatzeko txokoa, txikienentzako ludoteka, puzgarriak eta giza futbolina.
16:30-17:30. Umeen jolasak.
17:30. Jakin eta Jolas antzerki taldearen ikuskizun musikatua, plazan.
Ostean. Txokolate jana.