Ondarroako Alamedan emon zuen atzo, mitina, Amaiur koalizioak, Aralarreko Jon Argintxano eta ezker abertzaleko Onintza Enbeita hizlari zirela. Josu Muguruzaren hitzei kolpe egin zien Onintza Enbeitak: “Irabaziko dugu, arrazoia daukagulako”...
Aulestiri tokatu zaio, aurten, Lea Ibarreko Udal Amankomunazgoak antolatzen due Umeen Eguneko jaigune izatea. Bertan, aulestiarrak ez ezik, Amoroto, Mendexa, Munitibar eta iazko jaialdia hartu zuen herriko, hau da, Gizaburuagako umeak batuko dira. Herria aldatu arren, jaialdiaren muinak berbera izaten jarraitzen du: bailarako umeak elkarregaz olgetan aritzea, elkarregaz ondo pasatzea, elkarregaz gozatzea. Modu horretan, «ume zein gaztetxoen arteko harremana ez galtzea ez ezik, sendotzea eta denboran irautea» lortu nahi dute. Aldatu ez dena be egitarauaren asmoa da: umeei gehien gustatzen zaizkien gauzak batu dituzte bertan. Iazko elementu batzuk mantendu dituzte, baina ekimen barriak be sartu dituzte. Iazko aurrekontu bera zuten arren, aurten, egitarau beteagoa eta osotuagoa prestatzea lortu dute amankomunazgoko arduradunek. Zirkua eta dantza Lea Ibarreko Umeen Egunean umeen aisialdirako elementu gogokoenak sartu dituzte; besteak beste, dantza, pintatzea, taldeko jolasak, txokolate jana eta zirkuko elementuak. Zirkuko elementuak umeen eskura jartzea aurtengo egitarauak dakarren berritasunetako bat da. Umeei, sarri asko, pailazoek erabiltzen dituzten elementuak probatzeko aukera emongo diete. Berritasunik nabarmena, ordea, arratsaldean etorriko da, Jakin eta Jolas pailazoen ikuskizunaren eskutik. Jakin eta Jolasek aurten estreinatu barri duten ikuskizuna dakarte Aulestira: Ipar Poloan bero… dantzatuz gero! Ikuskizunean abentura eta sorpresak nahasten dituzte, besteak beste. Jolasek bihurrikeriak egingo ditu eta Jakinek dantzak erakutsiko [...]
Desanexio Egunaren inguruan antolatzen den mendi martxarako deia egina du aurten be Aranbaltz Kultur Elkarteak. Dena behar bezala prestatu ahal izateko, joateko asmoa dutenek astelehena orduko emon behar dute izena. Mendi martxa hilaren 27an izango d...
Kinesiologiari buruzko jakintza eskuratzeko aukera egongo da Amoroton. Ikastaroak asteburu bateko iraupena edukiko du. Plaza mugatuak egongo dira. Hori dela eta, antolatzaileek interesa dutenei ahalik arinen izena emoteko gomendioa emon nahi izan diete...
Kanturako zaletasuna duten herritarrek parte har dezake musika eskolak eskaintzen dituen doako kantu saioetan
Azaroaren 23ean, 16:30ean, Debegesako egoitzan, Praktika onen programa-ren aurkezpena egingo dute Basquetour eta Euskaliteko ordezkariek, establezimendu turistikoen antolakuntza eta barne kudeaketa hobetzea helburu dela. Informazio gehiagorako edo jard...
Santa Zezilia egunaren inguruan antolatutako ekimenek agur kutsua edukiko dute. Mutrikuko Musika Bandak saio berezia izango du biharkoan aurretik. Urte askoan bandako zuzendaria izandako Agustin Arrieta izango dute gogoan, eta esker oneko ekitaldi txikia eskainiko diote, «bandan eta herriarentzat egindako lanarengatik». Arrietaren oroimenez Estampas Andaluzas joko du bandak, berari asko gustatzen zitzaion kanta. Emanaldi ostean, bandako bazkideak Udako Kontzertuko CDa (bigarrena) jasotzera pasatu ahal izango dira, eta sarrerak eta afaria zozketatuko dituzte.
Itzaltzuko bardoaren istorioa Euskal Herriko hiriburu guztietan ikusi ahal izango da gaur iluntzean
Kablerik barik sarera konektatzeko aukera eskaini du Udalak herrian jarritako antenei eske
Zapatu iluntzekoa izango da Amoroton egongo ez den elizkizun bakarra. Anjel Sustaeta apaiza hil zenetik, Lekeitioko parroko Kepa Agirre da Amorotoko zein Mendexako elizen ardura hartu duena. Zapatu iluntzeko meza kentzeko erabaki hartu aurretik, elizki...
Karraspioko aparkalekuen proiektua aurrera eroatea herriarentzat «oso garrantzitsua» dela azpimarratu du Jesus Anakabe alkateak