Kinesiologia ikastaroa egongo da Amoroton
Kinesiologiari buruzko jakintza eskuratzeko aukera egongo da Amoroton. Ikastaroak asteburu bateko iraupena edukiko du. Plaza mugatuak egongo dira. Hori dela eta, antolatzaileek interesa dutenei ahalik arinen izena emoteko gomendioa emon nahi izan diete...
Kinesiologiari buruzko jakintza eskuratzeko aukera egongo da Amoroton. Ikastaroak asteburu bateko iraupena edukiko du. Plaza mugatuak egongo dira. Hori dela eta, antolatzaileek interesa dutenei ahalik arinen izena emoteko gomendioa emon nahi izan diete. Ikastarorako aukeratutako datak ondokoak dira: azaroak 26 eta 27. «Zapatuan egun osoko saioa izango da; domekan, ostera, goiza hartuko du», azaldu dute antolatzaileek. Izena emoteko bi bide erabil daitezke: 627-911 899 telefono zenbakira deitu edota txoritxua@gmail.com helbide elktronikora idatzi. Ikastaroaren kostua 30 eurokoa izango da.