Mutrikuko Musika Bandak esker oneko ekitaldi txikia eskainiko dio Agustin Arrietari, egindako lanarengatik
Santa Zezilia egunaren inguruan antolatutako ekimenek agur kutsua edukiko dute. Mutrikuko Musika Bandak saio berezia izango du biharkoan aurretik. Urte askoan bandako zuzendaria izandako Agustin Arrieta izango dute gogoan, eta esker oneko ekitaldi txikia eskainiko diote, «bandan eta herriarentzat egindako lanarengatik». Arrietaren oroimenez Estampas Andaluzas joko du bandak, berari asko gustatzen zitzaion kanta. Emanaldi ostean, bandako bazkideak Udako Kontzertuko CDa (bigarrena) jasotzera pasatu ahal izango dira, eta sarrerak eta afaria zozketatuko dituzte.
Santa Zezilia egunaren inguruan antolatutako ekimenek agur kutsua edukiko dute.
Mutrikuko Musika Bandak saio berezia izango du biharkoan aurretik. Urte askoan bandako zuzendaria izandako Agustin Arrieta izango dute gogoan, eta esker oneko ekitaldi txikia eskainiko diote, «bandan eta herriarentzat egindako lanarengatik». Arrietaren oroimenez Estampas Andaluzas joko du bandak, berari asko gustatzen zitzaion kanta. Emanaldi ostean, bandako bazkideak Udako Kontzertuko CDa (bigarrena) jasotzera pasatu ahal izango dira, eta sarrerak eta afaria zozketatuko dituzte.