Zapatu iluntzekoa ezik, beste elizkizun guztiak mantenduko dituzte
Zapatu iluntzekoa izango da Amoroton egongo ez den elizkizun bakarra. Anjel Sustaeta apaiza hil zenetik, Lekeitioko parroko Kepa Agirre da Amorotoko zein Mendexako elizen ardura hartu duena. Zapatu iluntzeko meza kentzeko erabaki hartu aurretik, elizki...
Zapatu iluntzekoa izango da Amoroton egongo ez den elizkizun bakarra. Anjel Sustaeta apaiza hil zenetik, Lekeitioko parroko Kepa Agirre da Amorotoko zein Mendexako elizen ardura hartu duena.
Zapatu iluntzeko meza kentzeko erabaki hartu aurretik, elizkizunera joateko ohitura zutenei galdetu zien Agirrek. «Ez dira gehiegi egun eta ordu horretan biltzen direnak. Meza ostean batu eta elkarregaz egoteko ohitura zuten, baina domeka eguerdian be egin dezaketela ikusita, ados agertu ziren erabakiagaz», azaldu du Agirrek.
Osterantzean, ez da aldaketarik izango. «Txahal Eguneko zein Santa Barbara Egunean egin ohi dituzten elizkizunetan be han izango naiz ni, ohiko ordu eta lekuetan».