Harrera jendetsua egin diete Likona eta Gojenolari
Emozioz betetako lagun arteko harrera egin zieten zapatuan Gaizka Likona eta Zuriñe Gojenolari. Erremuekin egindako arku azpitik pasatuta, ezustekoz betetako ekitaldia izan zuten herriko bi gazteek. Bertso bategaz hasi zen ekitaldia, eta gazteek berba...
Emozioz betetako lagun arteko harrera egin zieten zapatuan Gaizka Likona eta Zuriñe Gojenolari. Erremuekin egindako arku azpitik pasatuta, ezustekoz betetako ekitaldia izan zuten herriko bi gazteek. Bertso bategaz hasi zen ekitaldia, eta gazteek berba egin ondoren, momentu dibertigarriak ailegatu ziren lagunek egindako Pastoralagaz. Ekitaldia amaitzeko, momentu hunkigarriak bizi izan ziren senide eta eskualdeko presoen aldetik.