Jendea batu du Kontzezioko jaialdiak
Frontoi nagusiko harmailak jendez bete zituen atzo Amaiur Elkarteak antolatutako Kontzezioko Bertso Jaialdiak. Umorea eta gai serioagoak tartekatu zituen Josu Goikoetxea gai jartzaileak, eta «gustura» geratu ziren 1.050 ikusleak aurtengo sei bertsola...
Frontoi nagusiko harmailak jendez bete zituen atzo Amaiur Elkarteak antolatutako Kontzezioko Bertso Jaialdiak. Umorea eta gai serioagoak tartekatu zituen Josu Goikoetxea gai jartzaileak, eta «gustura» geratu ziren 1.050 ikusleak aurtengo sei bertsolariek eskainitako saioagaz. Egaña, Lujanbio, Iturriaga, Arzallus, Colina, eta Amurizak emanaldi bizia eskaini zuten.