Marraztu Dezagun Bidea ekimena egingo da zapatuan Lekeition
Egin Dezagun Bidea euskal preso politikoen eta iheslarien eskubideen aldeko ekimenarekiko atxekimenduak lortzeko eta urtarrilaren 7ko manifestaziora dei egiteko, Marraztu Dezagun Bidea ekimena antolatu du zapaturako Lekeitioko Egin Daigun Bidia herri e...
Egin Dezagun Bidea euskal preso politikoen eta iheslarien eskubideen aldeko ekimenarekiko atxekimenduak lortzeko eta urtarrilaren 7ko manifestaziora dei egiteko, Marraztu Dezagun Bidea ekimena antolatu du zapaturako Lekeitioko Egin Daigun Bidia herri ekimenak.
10:00etako bolandera hotsagaz batera hasiko da, zapatuan, Marraztu Dezagun Bidea, eta Euskal Herriko hainbat artistagaz batera, horma-irudiak egingo dira Independentzia plazan eta herriko beste gune batzuetan. 13:00etan, barriz, ekitaldia egongo da bertan plazan eta Etxerateko kide batek egingo du berba. Ondoren, kartelak itsatsiko dituzte herrian zehar. Plazatik hasi eta kalejiran joango dira trikitilari, zanpanzar eta pandero soinuagaz girotuta.
Atxekimenduak
Horretaz gainera, egun osoan musika entzun, sagardoa eta pintxoak jan eta edan eta atxekimendua emateko aukera egongo da. 12:00etatik aurrera, postu bat jarriko dute Independentzia plazan, eta bertan, bideoak grabatuko dira atxekimendua emoten.
Milaka lagunek bat egin dute Egin Dezagun Bidea ekimenagaz, eta lekeitiarrek be ekimenagaz bat egiteko aukera izango dute zapatuan.