Pilotalekuko kantxariaren lanpostua atara du lehiaketara Udalak
Udal pilotalekuko kantxa arduradunaren bila dabil Markina-Xemeingo Udala. Zerbitzua esleitzeko baldintzen plegua onartu dute, eta eskaintzak aurkezteko epea abenduaren 23an amaituko da. Zerbitzuaren kudeaketa urtebeterako izango da, 2012ko abenduaren 3...
Udal pilotalekuko kantxa arduradunaren bila dabil Markina-Xemeingo Udala. Zerbitzua esleitzeko baldintzen plegua onartu dute, eta eskaintzak aurkezteko epea abenduaren 23an amaituko da.
Zerbitzuaren kudeaketa urtebeterako izango da, 2012ko abenduaren 31ra arte, baina beste urtebetez luza daiteke, alde bien arteko akordioa egonez gero. Gehinezko lizitazio-oinarria 15.000 eurokoa izango da, eta irizpide hauek baloratuko dira: Zestak konpontzen jakitea, entrenatzaile edo kirol prestatzaile titulua eta ezagutzak izatea, pilotak konpontzen jakitea, instalazioak garbi mantentzea eta frontoia zabaltzearen eta zarratzearen ardura izatea.
Udalak hilero ordainduko du kontratuko prezioa, eta taberna eta sauna ustiatzearen diru sarrerak kantxa arduradunarentzako izango dira. Proposamenak eta dokumentazioa udaletxeko bulegoetan eskura daitezke.