Argazki lehiaketa egongo da Gabon jaietan
Etxebarrin Argazkiak Ateratzen lehiaketa antolatu du kultur batzordeak Gabonetarako. Etxebarria gai hartuta, 6 urtetik gorakoentzako argazki lehiaketa izango da. Kamerak udaletxean hartu behar dira, abenduaren 23tik aurrera, eta lau gai hauetatik argaz...
Etxebarrin Argazkiak Ateratzen lehiaketa antolatu du kultur batzordeak Gabonetarako. Etxebarria gai hartuta, 6 urtetik gorakoentzako argazki lehiaketa izango da.
Kamerak udaletxean hartu behar dira, abenduaren 23tik aurrera, eta lau gai hauetatik argazki bat gutxienez atera beharko dute parte hartzaileek: Baserriko antzinako tresna bat, gauza urdin bat, Gabon jaietako ezaugarriak eta barraskiloa. Gainontzeko beste argazki guztiak libreak izango dira.
Lehiaketa bi mailatan banatuta egongo da: 6 urtetik 12ra arteko gaztetxoak eta 13 urtetik gorako nagusiak. Maila bakoitzean bi sari egongo dira, bata argazki multzo hoberenarentzako, eta bestea argazkirik hoberenarentzako.
Argazkiak ataratzeko hamalau eguneko epea izango dute, gehienez, parte hartzaileek, kamerak urtarrilaren 4an edo 5ean entregatu behar dira-eta.