Parte hartzearen arabera kobratuko dituzte dietak zinegotziek
Zinegotziek batzorde eta osoko bilkuretara joateagatik jasotzen duten esleipena bertaratzearen arabera jasotzea proposatu zuen azken bilkuran Bilduk. Orain arte, parte hartu ala ez, guztien artean zatitu eta denek kobratzen zuten dieta. Aurkeztu barri den proposamenaren arabera, batzordera doan zinegotziak 40 euro jasoko ditu, eta batzordeburuak 48 euro. Egingo dituzten batzorde eta osoko bilkura guztiak aurreikusita, %38,46ko beherapena suposatzen du. Horrela, 23.740 euroko kopurua gastatuko lukete, beti be, estimatutako saio guztiak egingo balira eta partaide guztiak agertuko balira saio bakoitzera. Bestalde, liberatuta daudenek dieta horrek ez kobratzea proposatu dute. Beraz, 2012ko aurrekontuan 24.000 euroko partida izango litzateke asistentziari dagokiona. Zenbateko hori ateratzeko iazko aurrekontuetan zegoen partida hartu dute abiapuntutzat, 39.000 euro, eta urtean zenbat bilkura eta batzorde egingo diren estimatu dituzte: hamabi osoko bilkura eta sei ezohikoak, eta hamabi saio batzorde bakoitzeko (hirigintzan, 24). «Estimazio guztiak goitik eginda daude, eta posible da gutxiago izatea», argitu dute. Gero, batzorde bakoitzean kobratzeko aukera duten partaideak kalkulatu dituzte eta, azkenik, partaideko eta saioko geratzen den kantitateari batzordeburuentzat %20 gehiago izatea proposatu dute. «Proposamenaren helburua gastuak murriztea eta parte hartzea bultzatzea da», azaldu dute. Bilduk egindako proposamena mahaian geratu zen azken osoko bilkuran, EAJk agertutako zalantzen ondorioz. Proposamena, beraz, Ogasun Mahaian adostu eta barriro osoko [...]
Zinegotziek batzorde eta osoko bilkuretara joateagatik jasotzen duten esleipena bertaratzearen arabera jasotzea proposatu zuen azken bilkuran Bilduk. Orain arte, parte hartu ala ez, guztien artean zatitu eta denek kobratzen zuten dieta.
Aurkeztu barri den proposamenaren arabera, batzordera doan zinegotziak 40 euro jasoko ditu, eta batzordeburuak 48 euro. Egingo dituzten batzorde eta osoko bilkura guztiak aurreikusita, %38,46ko beherapena suposatzen du. Horrela, 23.740 euroko kopurua gastatuko lukete, beti be, estimatutako saio guztiak egingo balira eta partaide guztiak agertuko balira saio bakoitzera.
Bestalde, liberatuta daudenek dieta horrek ez kobratzea proposatu dute. Beraz, 2012ko aurrekontuan 24.000 euroko partida izango litzateke asistentziari dagokiona.
Zenbateko hori ateratzeko iazko aurrekontuetan zegoen partida hartu dute abiapuntutzat, 39.000 euro, eta urtean zenbat bilkura eta batzorde egingo diren estimatu dituzte: hamabi osoko bilkura eta sei ezohikoak, eta hamabi saio batzorde bakoitzeko (hirigintzan, 24). «Estimazio guztiak goitik eginda daude, eta posible da gutxiago izatea», argitu dute. Gero, batzorde bakoitzean kobratzeko aukera duten partaideak kalkulatu dituzte eta, azkenik, partaideko eta saioko geratzen den kantitateari batzordeburuentzat %20 gehiago izatea proposatu dute. «Proposamenaren helburua gastuak murriztea eta parte hartzea bultzatzea da», azaldu dute.
Bilduk egindako proposamena mahaian geratu zen azken osoko bilkuran, EAJk agertutako zalantzen ondorioz. Proposamena, beraz, Ogasun Mahaian adostu eta barriro osoko bilkurara eroango dute.