Argiekin batera biztuko dira ekimenak
Gabon kontuek hurreratuko dituzte Gabonak Lekeitiora. Amalur, Akerbeltz, Tartalo, Basajaun, Lamiak, Sugaar eta Mariren istorioekin hasiko dira jaietako ekitaldiak. Urtarrilaren 6ra arte, eten bako jaia egongo da Lekeition. Santotomasak, Olentzero eta herriko musika taldeen kalejirak giroa ekarriko dute herrira. Bihar bertan hasiko dira ekimenak, Deabru Beltzak taldeak Barandiaran aretoan eskainiko duen umeentako antzerkiagaz, 18:30ean. Iratxoen eguneroko bizitzan murgildu eta esnatzen direnetik oheratu arte, euren sekretuak eta euskal mitologiako pertsonaien istorioak ezagutuko dira. Asteburu honetan eskainiko du bai eta be Lekitto Musika bandak Gabonetako kontzertua. Zapatuan, 22:30ean hasita, ordubete inguruko emonaldia izango da. Marijesiak Egutegia girotzeko osagai bereziak dira marijesiak, eta herriko ikasleek, aspaldiko ohiturari jarraituta, kalerik kale abestuko dituzte aurten be. Abenduaren 21ean eta 22an, 08:30ean hasita, Azkue Ikastolako ikasleak ariko dira kantuan herriko kaleetan zehar. Abenduaren 23an, barriz, Ikastolako ikasleak eta Eskolako umeak ibiliko dira kantatzen. Elkartasun denda Ospakizunek, baina, elkartasunari be tartea utziko diote. Urtero modura, «preso politikoak eta haien senideak laguntzeko», Elkartasun Denda ipini barri dute Eskolapean. Jai egunetan goiz eta arratsaldez egongo da zabalik, astegunetan, barriz, arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara. Gabonetako egitaraua Abenduak 16 18:30. Deabru beltzak taldearen Gabon kontuk II umeentzako antzerkia Barandiaran aretoan. Sarrera, euro 1. Aurretiaz saltzen, kultur etxeko bulego orokorrean. Iraupena 50 minutu. [...]
Gabon kontuek hurreratuko dituzte Gabonak Lekeitiora. Amalur, Akerbeltz, Tartalo, Basajaun, Lamiak, Sugaar eta Mariren istorioekin hasiko dira jaietako ekitaldiak.
Urtarrilaren 6ra arte, eten bako jaia egongo da Lekeition. Santotomasak, Olentzero eta herriko musika taldeen kalejirak giroa ekarriko dute herrira. Bihar bertan hasiko dira ekimenak, Deabru Beltzak taldeak Barandiaran aretoan eskainiko duen umeentako antzerkiagaz, 18:30ean. Iratxoen eguneroko bizitzan murgildu eta esnatzen direnetik oheratu arte, euren sekretuak eta euskal mitologiako pertsonaien istorioak ezagutuko dira.
Asteburu honetan eskainiko du bai eta be Lekitto Musika bandak Gabonetako kontzertua. Zapatuan, 22:30ean hasita, ordubete inguruko emonaldia izango da.
Marijesiak
Egutegia girotzeko osagai bereziak dira marijesiak, eta herriko ikasleek, aspaldiko ohiturari jarraituta, kalerik kale abestuko dituzte aurten be. Abenduaren 21ean eta 22an, 08:30ean hasita, Azkue Ikastolako ikasleak ariko dira kantuan herriko kaleetan zehar. Abenduaren 23an, barriz, Ikastolako ikasleak eta Eskolako umeak ibiliko dira kantatzen.
Elkartasun denda
Ospakizunek, baina, elkartasunari be tartea utziko diote. Urtero modura, «preso politikoak eta haien senideak laguntzeko», Elkartasun Denda ipini barri dute Eskolapean. Jai egunetan goiz eta arratsaldez egongo da zabalik, astegunetan, barriz, arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara.
Gabonetako egitaraua
Abenduak 16
18:30. Deabru beltzak taldearen Gabon kontuk II umeentzako antzerkia Barandiaran aretoan. Sarrera, euro 1. Aurretiaz saltzen, kultur etxeko bulego orokorrean. Iraupena 50 minutu.
Abenduak 17
22:30. Lekitto Musika Bandaren kontzertua Andra Mari elizan.
Abenduak 19
18:00. Ikastolako trikitixa eta panderojoleen kalejira herrian zehar.
Abenduak 21
Egun osoan. Santo Tomas azoka. Lea-Artibai Amankomunazgoak antolatuta.
Abenduak 23
17:00. Olentzero Eguna Atea plazan. Haur ikuskizuna.
17:30. Txokolatada.
18:00. Olentzerogaz kalejira.
Abenduak 26
26tik 30era. Aittitta Txiki kultur elkarteak antolatutako argazki zaharren erakusketa. Aurtengo gaia tabernak eta txalupak izango dira.
Abenduak 30
18:00-22:00. Aratuste Alai estudiantinaren kalejira. Lehenengo nagusien egoitzan kantatuko dute eta ondoren herrian zehar kalejira egingo dute.
Abenduak 31
12:00. Itxaropena txistularien kalejira .
12:30. Lekitto Musika bandaren kalejira.
10:00etatik aurrera. San Silbestre herri lasterketa UKEk antolatuta Tximistaren laguntzagaz. Izen emotea Kontziopean. Lasterketak: 11:00etan 0-8 urte 500 metro; 11:10ean 9-12 urte 1.000 metro; 11:30ean 13-17 urte 2.950 metro.
Urtarrilak 5
18:00etatik aurrera. Erregeen kabalgata herriko kaleetan zehar Lekitto musika bandak girotuta. Ondoren umeak erregeekin egoteko aukera izango dute kiroldegian. Denbora ona egiten badu itsasotik iritsiko dira Erregeak San Pedropera, txarra egiten badu, Eskolapetik.
Urtarrilak 6
12:00etan. Bonbilloneko kabalgata , Dendari kaletik hasita.