Erralde ez zarratzea eskatu dute ehundaka lagunek
Erralde zabalik. Hala zioen manifestazioa zabaltzen zuen pankartak eta hala zioten Erralde ixtearen aurka daudela erakutsi nahi izan zuten ehundaka lagunek. Durangoko manifestaziorako deia egin zutenean lortu nahi zutena lortu zuten Erraldekoek. Izan b...
Erralde zabalik. Hala zioen manifestazioa zabaltzen zuen pankartak eta hala zioten Erralde ixtearen aurka daudela erakutsi nahi izan zuten ehundaka lagunek.
Durangoko manifestaziorako deia egin zutenean lortu nahi zutena lortu zuten Erraldekoek. Izan be, hiltegia zabalik mantetzearen alde, lehen sektorean aritu edo ez, jendea kalera ateratzea lortu zuten.
Hiltegia ixteko Osasun Sailak emondako epea betetzeko aste pare bat besterik gelditzen ez denean, Erraldeko lehendakari eta Aulestiko alkate Mikel Ansotegik hiltegiaren beharrizana zenbaterainokoa den ekarri zuen gogora. «Erralde ez da bakarrik ezinbestekoa Bizkaiko abeltzaintzaren etorkizunarentzat; bertoko kalitatezko okela eskura edukitzeko beharrezkoa dugu herritar guztiok. Horren garrantziaz jabetu beharra daukagu», azaldu zuen.
Horrekin batera, erakundeei dagokien erantzukizuna hartzeko eskatu zien, eta beste behin be, Bizkaiko beste herriak Erraldeko kide izatera deitu zituen. «Herri guztietan daude abeltzainak. Apurka-apurka, tontor handia egin dezakegu».