Karmeldarren eragina jasotzen duen liburua aurkeztuko dute
Karmeldarren eragin kultural eta soziala Markina-Xemein liburua aurkeztuko dute barikuan, 20:00etan, udaletxean. Markina-Xemeinen karmeldarrek izan duten eragina aztertu eta goraipatzeko 2007an hasitako ekitaldien harira dator liburua. Eusko Ikaskuntza...
Karmeldarren eragin kultural eta soziala Markina-Xemein liburua aurkeztuko dute barikuan, 20:00etan, udaletxean. Markina-Xemeinen karmeldarrek izan duten eragina aztertu eta goraipatzeko 2007an hasitako ekitaldien harira dator liburua.
Eusko Ikaskuntzagaz bat egin eta ikerketa beka bat sortu zuen Udalak eta Herri Bibliotekak. Beka hori Xabier LarraƱaga markinarrak lortu zuen eta berak egindako ikerketaren emaitza da barikuan aurkeztuko dutena. Lana, Eusko Ikaskuntzaren laguntzagaz argitaratu dute euren Lankidetza Bilduman. Liburuak doan banatuko dituzte.