Kostaldearen babesa helburu
32 ibilgailuz osatutako auto karabana atara zen domekan Karraspiotik. Helburu garbia zeukaten: Karraspio ingururako aparkalekuen proiektuaren aurka azaltzea. «Kostaldea babestea da gure helburu nagusia». Lekeition zehar ibili ostean, Karraspion batut...
32 ibilgailuz osatutako auto karabana atara zen domekan Karraspiotik. Helburu garbia zeukaten: Karraspio ingururako aparkalekuen proiektuaren aurka azaltzea. «Kostaldea babestea da gure helburu nagusia». Lekeition zehar ibili ostean, Karraspion batuta, bilera egin zuten protestan parte hartu zutenek. Guztiak bat etorri ziren proiektuaren «justifikazio eza» azpimarratzean. «Kostaldean, babestutako guneetan modura, inguruari kalterik egiten ez dioten alternatibak topatu behar dira, eta hemen ez da horrelakorik egin». Gainera, protestaldian bildutakoen ustez, aparkalekuak eraikitzeak «arazo okertu besterik ez du egingo». Aparkalekuez gain, Vista Alegren etxebizitzak be eraiki nahi dituztela gogorarazi zuten. «11.000 metro koadroko gune babestua herrigune bihurtu nahi dute. Gune horretan lau solairuko etxebizitzak eraikitzeko aukera be zabaltzen ari dira horrela». Azkenik, Vista Alegrekoa «turismoa indartzeko proiektua ez izatea» nabarmendu zuten. «Jendea inguru honetara ederra delako dator. Zementoz betetzen badugu, eguraldi ona dagoen lekuetara joango da». Mobilizazio gehiago iragarriz amaitu zuten protestaldia.