Musika eta poesia, memoria historikoa berreskuratzeko
Garaian Elkarteak antolatuta, 36ko gerra ardatz nagusi izango duen ekitaldi bi egingo dira zapatuan: musika eta poesia emanaldia eta Garaian aldizkariaren aurtengo zenbakiaren aurkezpena. Garaian Kultur Elkarteak 2011.urtean zehar antolatutako ekitaldi-zerrendak bere goren-maila hartuko du Karmengo elizan egingo den emanaldiagaz. Musika eta poesia uztartuz, Pablo Fernandez Arrieta musikariak ekitaldi horretarako espreski konposatutako musika-lana estreinatuko da, eta, Patxi Juaristi, EHUko irakasleak, idatzitako olerkiak irakurriko dira. Pablo Fernandez Arrieta orain dela bi urte hasi zen zapatuan estreinatuko duen musika-lana konposatzen. Hamar atalek osatzen dute konposizioa, atal independienteak baina, era batera edo bestera, elkarri lotuta daudenak. Konposatzailearen jazzarekiko loturak badu bere islada Oboe eta Korurako idatzitako lan honetan. «Bihotzetik ateratako notaz bete ditut pentagramak, batzuetan frustrazio puntu bategaz, baina orokorrean, sentimentu sakon eta emozio handiagaz», dio musikariak. Musika eta poesiagaz batera, garai hartan bereiztuta zeuden Markina eta Xemeingo herrietan gerra zibilak izan zituen ondorioen kontakizuna be egingo da. Ekitaldian, Garaian Kultur Elkarteko kideekin batera honako hauek hartuko dute parte: Pablo Fernandez Arrieta musikaria (kitarra), Bilboko Udal Musika Bandako Paco Pineda (oboe), Pepe Navarro (klarinetea) eta Jone Elortegi (fagota), Mikel Aldasoro (tronpa), Xemein Abesbatza eta Abarka Antzerki Taldea. Aldizkaria Egun berean baina 12:00tan, Uhagonen, Garaian aldizkariaren aurtengo zenbakiaren aurkezpena egingo da. 36ko gerra gai [...]
Garaian Elkarteak antolatuta, 36ko gerra ardatz nagusi izango duen ekitaldi bi egingo dira zapatuan: musika eta poesia emanaldia eta Garaian aldizkariaren aurtengo zenbakiaren aurkezpena.
Garaian Kultur Elkarteak 2011.urtean zehar antolatutako ekitaldi-zerrendak bere goren-maila hartuko du Karmengo elizan egingo den emanaldiagaz. Musika eta poesia uztartuz, Pablo Fernandez Arrieta musikariak ekitaldi horretarako espreski konposatutako musika-lana estreinatuko da, eta, Patxi Juaristi, EHUko irakasleak, idatzitako olerkiak irakurriko dira.
Pablo Fernandez Arrieta orain dela bi urte hasi zen zapatuan estreinatuko duen musika-lana konposatzen. Hamar atalek osatzen dute konposizioa, atal independienteak baina, era batera edo bestera, elkarri lotuta daudenak. Konposatzailearen jazzarekiko loturak badu bere islada Oboe eta Korurako idatzitako lan honetan. «Bihotzetik ateratako notaz bete ditut pentagramak, batzuetan frustrazio puntu bategaz, baina orokorrean, sentimentu sakon eta emozio handiagaz», dio musikariak.
Musika eta poesiagaz batera, garai hartan bereiztuta zeuden Markina eta Xemeingo herrietan gerra zibilak izan zituen ondorioen kontakizuna be egingo da.
Ekitaldian, Garaian Kultur Elkarteko kideekin batera honako hauek hartuko dute parte: Pablo Fernandez Arrieta musikaria (kitarra), Bilboko Udal Musika Bandako Paco Pineda (oboe), Pepe Navarro (klarinetea) eta Jone Elortegi (fagota), Mikel Aldasoro (tronpa), Xemein Abesbatza eta Abarka Antzerki Taldea.
Aldizkaria
Egun berean baina 12:00tan, Uhagonen, Garaian aldizkariaren aurtengo zenbakiaren aurkezpena egingo da. 36ko gerra gai nagusi duela, argazki, kontakizun, elkarrizketa eta agiri desberdinak izango dira aldizkariaren bizkarrezurra. Horretaz gainera, Markinarrak Munduan atala, Xemein Abesbatzaren 35.urteurrenari buruzko artikulua eta Markinarren txokoa atal berria argitaratuko dira besteak beste.