34 ekimen Gabonetarako
Laster izango dute markinarrek Gabonetako egutegia esku artean. Gabonak zorionduz etxean jasotzen den lehenengo postala da bera, eta jaiak ondo pasatzeko aukeraz beteta dator. Beraz, aurten be, herriko talde eta elkarteei esker, egitarau oparoaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Musika, kirol, jolas, pelikula eta mendi irteerak, denetarik dago eta gainera, adin guztientzako. Bata bestearen atzetik ailegatuko dira denak, danetara, 34. Egitaraua: Abenduak 15 17:00. Club de Lectores herriko bibliotekan, Malika Mokeddem-en Devo todo a tu olvido liburuaren inguruan. 19:00. Irakurleen Txokoa herriko bibliotekan Oier Guillanen Herio heroi liburuaren inguruan. Abenduak 16 20:00. Xabier Larrañagak idatzitako Karmeldarren eragin kultural eta soziala Markina-Xemeinen liburuaren aurkezpena. Ondoren kopaua. Abenduak 17 12:00. Garaian aldizkariaren aurkezpena, Uhagonen. 20:30. Gerra Zibila, jendea da hila musika eta olerki emankizuna Karmengo elizan. Abenduak 18 08:00. Artibai MT-k antolatutako mendi irteera. Autobusez, Munitibarrera, eta handik oinez Markina-Xemeinera. 17:00. Nanny Macphee eta Big band pelikula kultur aretoan. 19:00. Emeki koralaren Gabon kontzertua udaletxe zaharreko batzar aretoan. Abenduak 23 20:15. Xemein Abesbatzaren bazkideentzako Gabonetako kontzertua Mertzedeko elizan. Abenduak 24 11:00. Zerutxu dantza taldeko gaztetxuen saioa San Roken. 12:00. Ekozainek antolatutako XI. Argazki Lehiaketako sari-banaketa, Uhagonen. 16:00. Herri argazkia Zelaian. 17:30. Olentzero eta Mari Domingi Akarregitik bajatu eta alde zaharretik ibiliko dira [...]
Laster izango dute markinarrek Gabonetako egutegia esku artean. Gabonak zorionduz etxean jasotzen den lehenengo postala da bera, eta jaiak ondo pasatzeko aukeraz beteta dator. Beraz, aurten be, herriko talde eta elkarteei esker, egitarau oparoaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Musika, kirol, jolas, pelikula eta mendi irteerak, denetarik dago eta gainera, adin guztientzako. Bata bestearen atzetik ailegatuko dira denak, danetara, 34.
Egitaraua:
Abenduak 15
17:00. Club de Lectores herriko bibliotekan, Malika Mokeddem-en Devo todo a tu olvido liburuaren inguruan.
19:00. Irakurleen Txokoa herriko bibliotekan Oier Guillanen Herio heroi liburuaren inguruan.
Abenduak 16
20:00. Xabier Larrañagak idatzitako Karmeldarren eragin kultural eta soziala Markina-Xemeinen liburuaren aurkezpena. Ondoren kopaua.
Abenduak 17
12:00. Garaian aldizkariaren aurkezpena, Uhagonen.
20:30. Gerra Zibila, jendea da hila musika eta olerki emankizuna Karmengo elizan.
Abenduak 18
08:00. Artibai MT-k antolatutako mendi irteera. Autobusez, Munitibarrera, eta handik oinez Markina-Xemeinera.
17:00. Nanny Macphee eta Big band pelikula kultur aretoan.
19:00. Emeki koralaren Gabon kontzertua udaletxe zaharreko batzar aretoan.
Abenduak 23
20:15. Xemein Abesbatzaren bazkideentzako Gabonetako kontzertua Mertzedeko elizan.
Abenduak 24
11:00. Zerutxu dantza taldeko gaztetxuen saioa San Roken.
12:00. Ekozainek antolatutako XI. Argazki Lehiaketako sari-banaketa, Uhagonen.
16:00. Herri argazkia Zelaian.
17:30. Olentzero eta Mari Domingi Akarregitik bajatu eta alde zaharretik ibiliko dira Trikitixa eskolakoak, Abarka antzerki taldeak eta Xemein Gazte Ahots Abesbatzak girotuta. Gero opariak banatuko dituzte.
pIluntzean. Xemein Abesbatza eta Xemeingo Gazte Ahots Abesbatza Gabon kantak abesten kalerik kale.
19:30. Manifestazioa udaletxe aurretik irtenda.
Abenduak 25
10:00. Mendi irteera Akarregira, Arkupe aurretik irtenda. 10, 20 mendi edo 20.000 metro egin dutenen sari banaketa.
Abenduak 29
19:00. Bandaren Gabonetako kontzertua, Kontzekupean.
Abenduak 30
Egun osoan. Gynkana, Xemein Astialdi Taldeagaz.
17:00. Ilunpetik argira emanaldia kartzeletxean.
18:00. Gabon Saria zesta-punta txapelketako finala frontoian eta ondoren, Jai-Aliveko profesionalen partidua.
20:00. Azken ostirala Arkupean.
22:00. VII. Markina Shots! Rock and Roll Festival, Uhagonen. Juke Box Racket, Xabi ta Petti eta Muturbeltz taldeekin.
Abenduak 31
11:00. V. San Silbestre. Umeen lasterketak Zelaitik hasita.
17:00. Txan magoaren magia ikuskizuna frontoian Egin dezagun bidea ekimenak ekarrita.
Urtarrilak 1
11:00. Mendi irteera Urregaraira, eta txokolate jana zelaian.
Urtarrilak 2
p11:00-13:00/16:00-19:00. Umeentzako parkea forntoian.
17:00. Eskulanen tailerra, Xemein Astialdi Taldeagaz.
Urtarrilak 3
11:00-13:00/16:00-19:00. Umeentzako parkea frontoian.
17:00. Ilunpetik argira emanaldia kartzeletxean.
Urtarrilak 5
19:00. Erregeen kabalgata alde zaharrean eta oparien banaketa Goiko Portalean.
19:30. Bertso poteoa herriko bertso eskolak antolatuta.
Urtarrilak 6
19:00. Erromeria kontzekupen.
Urtarrilak 7
09:00. V. Gabonetako Futbol 7 Torneoa, Barroetan.
12:00. Ilunpetik argira emanaldia kartzeletxean.
22:00. Gernika, Mihise gaineko dantza ikuskizuna frontoian.
Urtarrilak 8
12:00. Ilunpetik argira emanaldia. kartzeletxean.
17:00. Bazen behin baso bat pelikula kultur aretoan.