Aitziber Azkuek irabazi du Ora Pro Nobis! sariketa helduen mailan
27. Okelar anaiak Bertsopaper sariketako eta Mutrikuko Gauzak… Ora Pro Nobis! sariketako irabazleak zeintzuk izango diren eman du ezagutzera bertso eskolak. Ora Pro Nobis! sariketan Aitziber Azkuek irabazi du helduen mailako lehen saria, Behion b...
27. Okelar anaiak Bertsopaper sariketako eta Mutrikuko Gauzak… Ora Pro Nobis! sariketako irabazleak zeintzuk izango diren eman du ezagutzera bertso eskolak.
Ora Pro Nobis! sariketan Aitziber Azkuek irabazi du helduen mailako lehen saria, Behion begitik begira lanagaz. Bigarren saria Naiara Urangak eraman du, Ofizialki babestuta bertsoengatik. Gazteen mailan, Jon Galarragari egokitu zaio lehen saria: Lapurreta baten istorioa idatzi du. Haren atzetik, bigarren saria, Leire Irizarri eman dio epaimahaiak Piñastei jaiak lanarengatik.
Bestalde, Okelar bertsopaper sariketan, helduen mailan, Iñigo Legorbururen Atzo eta gaur lanak lortu du lehen saria, eta Julen Zelaietaren Kontraesanez beterik lanak bigarrena. Gazteen mailan, Jone Alberdiren Edertasuna izan da saritua. Sari berezirik ere ez da falta izan. Epaileek Abel Irizarri egin diote aipamen berezia, Intsumiso baten memoria bertsoak tarteko.
Lizaso eta Lujanbio bertsotan
Zapatuan edukiko dute hurrengo hitzordua bertsozaleek: 14:30ean, Mutrikuko Lagun Artea Elkartean, bertso bazkaria egongo da Sebastian Lizaso eta Maialen Lujanbiorekin. Txartelak Subeltzen, Osinalde harategian eta Iñigobelen argazki dendan daude eskura. Ostean, Okelar bertsopaper lehiaketako sariak banatuko dituzte.