Zaldupe-Alleri pasabidea 2012 hasierarako egongo da erabilgarri
2012 urte hasierarako erabilgarri egongo da Zaldupeko Zubia eta Alleri lotzen dituen pasabidea. «Abenduaren 31rako amaituta egongo dira beharrak», esan du Argia Ituarte alkateak. Horregaz batera, Ondarroako Udalak Zaldupe eskolaren atzeko eremua egok...
2012 urte hasierarako erabilgarri egongo da Zaldupeko Zubia eta Alleri lotzen dituen pasabidea. «Abenduaren 31rako amaituta egongo dira beharrak», esan du Argia Ituarte alkateak.
Horregaz batera, Ondarroako Udalak Zaldupe eskolaren atzeko eremua egokitzea amaituko du: bertan, alde batetik, 100 bat autorentzat eta 25 autokarabanarentzat lekua egin da, eta bestetik, futbol 7rako hondarrezko zelaia egokitu dute. Hobekuntzekin herritarren eskari garrantzitsu biri emon nahi izan zaio urtenbidea.
Obretan etenaldia
2011eko otsailaren 1etik epaile baten aginduz geldituta egon eta gero, irailaren 20an hasi ziren martxan barriro Zaldupe eta Alleri arteko pasealekuko obrak, Alleri Zainddu eta Udala akordio batera ailegatu ostean. Plataformaren eskariak kontuan hartuta, hasierako egitasmoa aldatu zuen Udalak, hasiera batean ipintzekoak ziren hodiak eta