Alzheimerraren ikerkuntzarako dirua batuko dute ispastertarrek, kalez kale kantatuta
Alzheimerraren ikerketara bideratuko dute ispastertarrek abenduaren 24ko arratsaldean kantuan biltzen duten guztia. Ekimena udaleko Kultura eta Jai Batzordeak antolatu dute. 15:30ean, plazan, ahalik eta jende gehiena batu eta kantuan ataratzea da batzo...
Alzheimerraren ikerketara bideratuko dute ispastertarrek abenduaren 24ko arratsaldean kantuan biltzen duten guztia. Ekimena udaleko Kultura eta Jai Batzordeak antolatu dute.
15:30ean, plazan, ahalik eta jende gehiena batu eta kantuan ataratzea da batzordekoen asmoa. «Olentzerori ongietorria egin arte ariko gara kantuan, hau da, 19:00ak arte». Lortutako diru guztia, EITB maratoiagaz bateratuko dute. Izan be, aurtengoan, Ez ahaztu Alzehimerragaz izan da EITBko maratoiaren leloa.
Ekimena prestatzeko asmotan kantura animatzen diren guztiekin entseguak egingo dituzte: hilaren 22an eta 23an, 18:30ean, eliza atzeko lokalean.