Errege Magoak udaletxeko balkoira aterako dira, aurreko urteetan legez
Azkenean, Errege Magoak udaletxeko balkoira aterako dira aurten be. Halantxerik erabaki zen astelehen iluntzean egin zen Kultura Batzordean. Erdiko kaleko bizilagunek, aurten be, beste gauza batzuren artean, udaletxeko balkoira ateratzeko eskaria egin ...
Azkenean, Errege Magoak udaletxeko balkoira aterako dira aurten be. Halantxerik erabaki zen astelehen iluntzean egin zen Kultura Batzordean.
Erdiko kaleko bizilagunek, aurten be, beste gauza batzuren artean, udaletxeko balkoira ateratzeko eskaria egin zioten Udalari, eta alkateak udaletxea ekitaldi zibil edo Udalak antolatzen zituen ekitaldietarako zela erantzun zien. Halanda be, gai hori negoziagarria zela adierazi zien. Erabaki horrek eztabaida eragin zuen joan den egueneko osoko bilkuran. EAJ alderdiko zinegotziek baimena ematea eskatu zuten, eta herritarrak alde eta kontra agertu ziren. Juanjo Txurruka alkateak azaldu duenez, Udala ez dago ekimenaren kontra. «Herriko talderen batek zer edo zer eskatzen badigu, aurrera eroateko prest gaude. Momentu batean be ez zen esan erregeen kabalgata egin behar ez zenik, bilkura aretoa horretarako ez zela uste genuela baino», argitu du.