Gogenolaren irudia izango da 2012an Lea Ibarreko egutegia jantziko duena
Jon Iñaki Gogenolarentzat izan dira Lea Ibarreko Amankomunazgoak eskaintzen zituen 500 euroak eta egutegiko irudia izateko eskubidea. Horrela, hainbat argazkigaz osatutako irudia izango da Lea Ibarreko etxeetako paretetan ageriko dena. Lehen aldia zen...
Jon Iñaki Gogenolarentzat izan dira Lea Ibarreko Amankomunazgoak eskaintzen zituen 500 euroak eta egutegiko irudia izateko eskubidea. Horrela, hainbat argazkigaz osatutako irudia izango da Lea Ibarreko etxeetako paretetan ageriko dena.
Lehen aldia zen Gogenola Lea Ibarreko egutegi lehiaketara aurkezten zena. «Bertokoa izanik, eta argazkilaritza ogibide dudanez, inguruetako argazki asko nituen. Haiekin egindako konposizioa aurkeztea erabaki nuen». Gogenolaren sorkuntza 19 beharren artean izan da aukeratua. Antolatzaileek beharren «maila ona» azpimarratu dute.
Iazko irudia be, argazki ezberdinez osatutako irudia izan zen, eta bai iazko eta bai aurtengo irabazleak be bat etorri dira ondokoa esatean: «Zailena argazkiak aukeratzea izan da, dudarik barik». Irabazlea pozarren agertu da sariagaz.