Briska, erromeria eta bertsoak, Barinagako sanantonetan
Urtero legez, kanpai hotsek iragarriko dute Barinagako San Anton jaien hasiera. Datorren zapatuan, domekan eta martitzenean, San Anton Egunean, ospatuko dituzte festak. Barritasunik ez dakar aurtengo egitarauak, baina bai urtero harrera on-ona izaten duten ekimenak. Halan, 16:30ean hasita, zapatuan jokatuko da, Kontzeju Zaharrean, urteroko Briska Txapelketa. Izen emotea 10 eurokoa izango da aurten be, eta sariak hurrengoak izango dira: 110 euro eta txapela irabazleentzat; 80 euro bigarrenentzat; 60 euro hirugarren geratzen den bikotearentzat, eta Santa Mañeko gazta bi laugarrenentzat. Txapelketagaz gainera, sanantonetako afari-erromeria jendetsua be zapatuan ospatuko dute barinagatarrek. Gardokiren musikak alaituko die jaia, eta autobusa edukiko dute Markina-Xemeindik eta Etxebarritik joan- etorria egiteko. Gainera, autobusa doan izango da. Afari-erromerian izena emon nahi dutenek gaur izango dute azken aukera, eta horretarako Kontzeju Zaharra tabernara deitu beharko dute ahalik eta arinen. Bertso Jaialdia Domeka goizean meza eta umeentzako itsulapiko apurtzea egongo dira, eta arratsaldean, barriz, Bertso Jaialdia. Azken urteetan arrakasta handia izaten dabilen ekimena da Bertso Jaialdia. Barinagako bizilagunez gainera, beste herrietako bertsozaleek be betetzen dute auzoko eliza nagusia. Aurten, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Arkaitz Estiballes eta Julio Soto bertsolarien saioa izango dute, betiko modura, Jose Felix Zamakola abadeak gidatuta. 17:30ean izango dute hitzordua. Erretiratuen bazkaria San Anton Egunean 12:30etako mezaren [...]
Urtero legez, kanpai hotsek iragarriko dute Barinagako San Anton jaien hasiera. Datorren zapatuan, domekan eta martitzenean, San Anton Egunean, ospatuko dituzte festak.
Barritasunik ez dakar aurtengo egitarauak, baina bai urtero harrera on-ona izaten duten ekimenak. Halan, 16:30ean hasita, zapatuan jokatuko da, Kontzeju Zaharrean, urteroko Briska Txapelketa. Izen emotea 10 eurokoa izango da aurten be, eta sariak hurrengoak izango dira: 110 euro eta txapela irabazleentzat; 80 euro bigarrenentzat; 60 euro hirugarren geratzen den bikotearentzat, eta Santa Mañeko gazta bi laugarrenentzat.
Txapelketagaz gainera, sanantonetako afari-erromeria jendetsua be zapatuan ospatuko dute barinagatarrek. Gardokiren musikak alaituko die jaia, eta autobusa edukiko dute Markina-Xemeindik eta Etxebarritik joan- etorria egiteko. Gainera, autobusa doan izango da. Afari-erromerian izena emon nahi dutenek gaur izango dute azken aukera, eta horretarako Kontzeju Zaharra tabernara deitu beharko dute ahalik eta arinen.
Bertso Jaialdia
Domeka goizean meza eta umeentzako itsulapiko apurtzea egongo dira, eta arratsaldean, barriz, Bertso Jaialdia.
Azken urteetan arrakasta handia izaten dabilen ekimena da Bertso Jaialdia. Barinagako bizilagunez gainera, beste herrietako bertsozaleek be betetzen dute auzoko eliza nagusia. Aurten, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Arkaitz Estiballes eta Julio Soto bertsolarien saioa izango dute, betiko modura, Jose Felix Zamakola abadeak gidatuta. 17:30ean izango dute hitzordua.
Erretiratuen bazkaria
San Anton Egunean 12:30etako mezaren ondoren, Iturritxu elkartean bazkalduko dute auzoko erretiratuek. Elkarteko kideen eskutik jan edan oparo egin eta giro onean jokoan egiteko aukera be izango dute bertan batzen direnek.
Jaiekin amaitzeko, ohi duten legez, janariz betetako orga bat zotz egingo dute. Jaiegun guztietan egongo da, nahi duenarentzat, txartelak erosteko aukera.