Erregeetako loteriaren 88.690 zenbakiak zortea ekarri du Lekeitiora
Abaroa kaleko 5. zenbakiko loteria saltokira etorri da Erregeetako loteriaren sarietako bat. Saltoki horretan saldu zuten osorik 88.690 zenbakia, eta bere serieak ¬hamar txartel¬ 14.000 euroko saria izan du. Urtarrilaren 6an ospatu zen Espainiako Err...
Abaroa kaleko 5. zenbakiko loteria saltokira etorri da Erregeetako loteriaren sarietako bat. Saltoki horretan saldu zuten osorik 88.690 zenbakia, eta bere serieak ¬hamar txartel¬ 14.000 euroko saria izan du.
Urtarrilaren 6an ospatu zen Espainiako Erregeetako zozketa, eta bi sari nagusi eta serieko 14.000 euroko saria zuten beste hamabi zotz egin ziren. Azken horietako bat izan da Lekeition osorik saldu dena, eta hasi dira zortedun batzuk administraziotik pasatzen. Lekeitiogaz gainera, Bizkaiko beste herri batzuetan be irten dira horrelako sariak: Galdakaon, Bilbon, Getxon, Elorrion eta Zallan, esate baterako.