Apirilerako hasiko dira Kamiñazpiko bidegurutzean biribilgunea egiten
Herriko zeharbidearen bosgarren faseko beharrak martxan daude. Iturribarri 1 eta 15 zenbakien artean egingo dira obrak –bigarren azpifasea–. Lasuen enpresari esleitu dizkio Ondarroako Udalak lanak. Hasierako aurrekontua 943.557,02 eurokoa zen, eta %15,77ko beherakada onartuta, 794.758,07 eurotan geratu da azkan zenbatekoa. Udalak jakitera emon duenez, bost hileko epea egongo da beharrok amaitzeko, otsailean hasita. Orain, Txomin Agirre ikastolaren parean dabiltza beharginak. Hortxe gunean egingo dira lehenengo lanak. Kamiñazpi 15 parean dagoen mendiko uren arazoagaz amaitzeko lur azpitik doazen hodiak aldatuko dira, aspalditik bizilagunek daukaten arazoari urtenbidea emonaz. Handik bidegurutzeraino joanda, martxoan edo apirilean, Kamiñazpira eta Kamiñaldera joateko bidegurutzeak dauden lekuan biribilgunea egingo dute, bertako zirkulazioa erraztea helburu. Horrez gain, orain artean Fiat ibilgailuen kontzesionarioa zegoen lekuan, zerbitzu gunea egingo da. Iturribarrik daukan arazorik handienetakoa irisgarritasuna izanda, aldaketa horiekin Ondarroako Udalak gehienbat, horregaz arazoagaz amaitzea bilatuko du obragaz. Zirkulazioa, arazo barik Aurreikuspenen arabera, obrek ez dute zirkulazioan askorik eragingo. «Zerbitzu gunea egongo da, eta Iturribarri 4-16 aurretik igarotzen den bidea be irekita egongo da Berriaturantz joateko», zehaztu dute. Bidea, dena dela, itxi beharra egongo da noiz edo noiz. Diru laguntza bi eskatu ditu udalak horrek obra horrek aurrera eroateko. PERCOri bat, Merkataritza zonako estrategiak 2011: Eusko Jaurlaritzak 72.900 euro emon dizkio udalari; [...]
Herriko zeharbidearen bosgarren faseko beharrak martxan daude. Iturribarri 1 eta 15 zenbakien artean egingo dira obrak –bigarren azpifasea–.
Lasuen enpresari esleitu dizkio Ondarroako Udalak lanak. Hasierako aurrekontua 943.557,02 eurokoa zen, eta %15,77ko beherakada onartuta, 794.758,07 eurotan geratu da azkan zenbatekoa. Udalak jakitera emon duenez, bost hileko epea egongo da beharrok amaitzeko, otsailean hasita.
Orain, Txomin Agirre ikastolaren parean dabiltza beharginak. Hortxe gunean egingo dira lehenengo lanak. Kamiñazpi 15 parean dagoen mendiko uren arazoagaz amaitzeko lur azpitik doazen hodiak aldatuko dira, aspalditik bizilagunek daukaten arazoari urtenbidea emonaz.
Handik bidegurutzeraino joanda, martxoan edo apirilean, Kamiñazpira eta Kamiñaldera joateko bidegurutzeak dauden lekuan biribilgunea egingo dute, bertako zirkulazioa erraztea helburu. Horrez gain, orain artean Fiat ibilgailuen kontzesionarioa zegoen lekuan, zerbitzu gunea egingo da.
Iturribarrik daukan arazorik handienetakoa irisgarritasuna izanda, aldaketa horiekin Ondarroako Udalak gehienbat, horregaz arazoagaz amaitzea bilatuko du obragaz.
Zirkulazioa, arazo barik
Aurreikuspenen arabera, obrek ez dute zirkulazioan askorik eragingo. «Zerbitzu gunea egongo da, eta Iturribarri 4-16 aurretik igarotzen den bidea be irekita egongo da Berriaturantz joateko», zehaztu dute. Bidea, dena dela, itxi beharra egongo da noiz edo noiz.
Diru laguntza bi eskatu ditu udalak horrek obra horrek aurrera eroateko. PERCOri bat, Merkataritza zonako estrategiak 2011: Eusko Jaurlaritzak 72.900 euro emon dizkio udalari; bigarren diru laguntza irisgarritasunari lotuta eskatu da. «Ez dugu erantzunik jaso. Horrek ipintzen duen baldintza da 2011n hastea obra», azaldu du Hirigintza Batzordeak.