Erreforma integrala egingo da aurten Zaldupe futbol zelaian. Prozedura negoziatuagaz atera du Ondarroako Udalak egitasmoa lehiaketara, eta hiru enpresari eskatu zaie egitasmoaren idazlana, 70.800 euroko aurrekontuagaz. Bi hilabeteko epea edukiko dute enpresek eskaria egiteko. Udalak jakitera emon duenez, Aurrera Kirol Elkarteagaz bilerak egin dituzte, futbol zelaiaren benetako premiak ezagutzeko. Egitasmoak, hasiera batean, bedar artifiziala ipintzea eta zelai inguruko ekipamenduak barritzea jasoko ditu. Obraren aurrekontua onartutako egitasmoak berak zehaztuko badu be, 750.000 euro ingurukoa izatea aurreikusten da. Udalak, beste alde batetik, baztertu egin du futbol zelaiaren azpian aparkalekua egitea. «Ez da egingo aparkalekurik, suposatzen duen zailtasunarengatik batetik, eta hori egiteko dirurik ez dagoelako bestetik», adierazi du Argia Ituarte alkateak. Futbol zelaiaren erreforma integralak herrian dagoen futbol zaletasunari erantzungo diola uste du Ituartek. «Ume asko dira hor dabiltzanak, eta guztiek erabiltzeko legez edukiko dute futbol zelaia». Bi-hiru hilabeteko beharrak izango dira. Obra dagoen bitartean, Aurrerak beste futbol zelai batzuetan jokatu beharko ditu etxeko partiduak, baina beste zelai batzuetako esperientzia ezagututa, ez du futbol taldearentzat zailtasun handiegirik ekarriko. Ilusioa aurrerazaleengan «Familia aurrerazalera ilusio handia ekarri du udalak martxan ipinitako prozesuak». Horixe adierazi du Aurrera Kirol Elkarteko zuzendaritza batzordeak, Eladino Gonzalez lehendakaria buru dela, obrak aurten egingo diren albistearen aurrean. «Urte barriagaz, familia aurrerazalearen [...]
Herriko zeharbidearen bosgarren faseko beharrak martxan daude. Iturribarri 1 eta 15 zenbakien artean egingo dira obrak –bigarren azpifasea–. Lasuen enpresari esleitu dizkio Ondarroako Udalak lanak. Hasierako aurrekontua 943.557,02 eurokoa zen, eta %15,77ko beherakada onartuta, 794.758,07 eurotan geratu da azkan zenbatekoa. Udalak jakitera emon duenez, bost hileko epea egongo da beharrok amaitzeko, otsailean hasita. Orain, Txomin Agirre ikastolaren parean dabiltza beharginak. Hortxe gunean egingo dira lehenengo lanak. Kamiñazpi 15 parean dagoen mendiko uren arazoagaz amaitzeko lur azpitik doazen hodiak aldatuko dira, aspalditik bizilagunek daukaten arazoari urtenbidea emonaz. Handik bidegurutzeraino joanda, martxoan edo apirilean, Kamiñazpira eta Kamiñaldera joateko bidegurutzeak dauden lekuan biribilgunea egingo dute, bertako zirkulazioa erraztea helburu. Horrez gain, orain artean Fiat ibilgailuen kontzesionarioa zegoen lekuan, zerbitzu gunea egingo da. Iturribarrik daukan arazorik handienetakoa irisgarritasuna izanda, aldaketa horiekin Ondarroako Udalak gehienbat, horregaz arazoagaz amaitzea bilatuko du obragaz. Zirkulazioa, arazo barik Aurreikuspenen arabera, obrek ez dute zirkulazioan askorik eragingo. «Zerbitzu gunea egongo da, eta Iturribarri 4-16 aurretik igarotzen den bidea be irekita egongo da Berriaturantz joateko», zehaztu dute. Bidea, dena dela, itxi beharra egongo da noiz edo noiz. Diru laguntza bi eskatu ditu udalak horrek obra horrek aurrera eroateko. PERCOri bat, Merkataritza zonako estrategiak 2011: Eusko Jaurlaritzak 72.900 euro emon dizkio udalari; [...]
Datorren domekan jokatuko dira Lekeitioko trinketean Beteranoen Eskuzko Trinkete Txapelketako lehen kanporaketak. Aurten zazpigarrenez jokatuko den txapelketan sei bikotek parte hartuko dute, iazko kopuru berdinak. 09:30ean, 10:15ean eta 11:15ean jokat...
Mutrikuko EAJk mozioa aurkeztu du hurrengo udalbatzarrerako. Bertan, Mutrikuko Udalari -Bildu- eskatu dio euskara eta gazteria batzordeak kultura batzordearen baitan sartzeko eta, era berean, turismo batzordea sortzeko. Jeltzaleen bozeramaile Joseba An...
Isidro Garalde Mamarru-ren koadrilak I. Mamarru Saria antolatu du biharko, preso politikoaren urtebetetze egunaren bueltan. Sariketa esku pelotakoa izango da, kanporaketekin, eta 12:30ean hasiko da frontoian. Txosna be egongo da ipinita bertan frontoia...
Gabonetako kanpainaren barruan Zatozteko tabernek zozketatutako bost sarietatik lau baino ez dira oraingoz agertu. Hilaren 21ean Fuenmayorreko bodega eta mahasti batera joatea da saria. 5.850 izan da lehen saria, 1.638 bigarrena –ez da irabazlerik ag...
Ahaztuen Oroimena elkarteak frankisten irudiak jasotzen dituen bideo bat argitaratu du. Urkaregitik behera ageri dira Etxebarri eta Markine okupatzen, Iruzubietatik Bolibarrera. 1936ko Irailaren 25ean heldu ziren Elgoibartik San Migelera eta 1937ko api...
Lea Artibai Ikastetxeko ikasleak, Nerea Ibarzabal eta Oier Onaindia, Becas Europara aurkeztu dira, eta bideo bana eskegi dute YouTuben, euren burua aurkeztu eta beka lortzeko botoak eskuratzeko. Beka lortuz gero, Europako unibertsitate entzutetsuenak b...