‘Becas Europa’ lortzeko lehian
Lea Artibai Ikastetxeko ikasleak, Nerea Ibarzabal eta Oier Onaindia, Becas Europara aurkeztu dira, eta bideo bana eskegi dute YouTuben, euren burua aurkeztu eta beka lortzeko botoak eskuratzeko. Beka lortuz gero, Europako unibertsitate entzutetsuenak b...
Lea Artibai Ikastetxeko ikasleak, Nerea Ibarzabal eta Oier Onaindia, Becas Europara aurkeztu dira, eta bideo bana eskegi dute YouTuben, euren burua aurkeztu eta beka lortzeko botoak eskuratzeko. Beka lortuz gero, Europako unibertsitate entzutetsuenak bisitatu, alor askotako adituak ezagutu eta unibertsitateetan antolatzen diren elkarrizketa, eztabaida eta ekitaldi kulturaletan parte hartzeko aukera izango dute bi gazteek.
Becas Europa izeneko bekak bigarren batxilergoko ikasleei zuzenduta daude, eta emaitza akademikoak ikusita lehen aukeraketa egiten da. Ibarzabal eta Onaindia, orain, bigarren fasean daude, eta bideo bat egin du bakoitzak hurrengo fasera pasatzeko. Hauek dira YouTuben jarri dituzten bideoen helbideak: bit.ly/xHo86Y eta http://bit.ly/w5I5wN.