Domekan hasiko da Lekeition beteranoen arteko esku pelota lehia
Datorren domekan jokatuko dira Lekeitioko trinketean Beteranoen Eskuzko Trinkete Txapelketako lehen kanporaketak. Aurten zazpigarrenez jokatuko den txapelketan sei bikotek parte hartuko dute, iazko kopuru berdinak. 09:30ean, 10:15ean eta 11:15ean jokat...
Datorren domekan jokatuko dira Lekeitioko trinketean Beteranoen Eskuzko Trinkete Txapelketako lehen kanporaketak. Aurten zazpigarrenez jokatuko den txapelketan sei bikotek parte hartuko dute, iazko kopuru berdinak.
09:30ean, 10:15ean eta 11:15ean jokatuko dira, domekan, partiduak. Lehenengo orduan, Iurretako Arroitajauregik eta Lekeitioko Arratek, Lekeitioko Martin eta Mendexako Luzioren aurka jokatuko dute. Eguneko partidu orekatuena izango da bera, iazko azpitxapeldunak eta aurtengo faboritoak aurrez aurre aurkituko dira eta.
Lehia bizia
Hurrengo partidua, Eskoriatzako Joseba Diaz de Gereño eta Luis Atxabal lekeitiarrak jokatuko dute Luis Moral lekeitiarraren eta Josu Laka mendexarraren kontra. Diaz de Gereño txapelduna izana da, eta Atxabal iaz geratu zen garaile. Halanda be, aurkari makalak ez dituzte izango, Josu Laka pilotari bikaina izan zen eta afizionatuen mailan.
Ermuko Izarra eta Lekeitioko Berriz-ek barriz, Beraza eta Etxebarria elgoibartarren kontra jokatuko dute domekako azken partidua. Izarra, lehenengo txapelketako txapelduna da eta elgoibartarrak dena ematera ateratzen dira urtero. Beraz, lehiarik ez da faltako.