I. Mamarru Sariak esku pelota partiduak eroango ditu kantxara
Isidro Garalde Mamarru-ren koadrilak I. Mamarru Saria antolatu du biharko, preso politikoaren urtebetetze egunaren bueltan. Sariketa esku pelotakoa izango da, kanporaketekin, eta 12:30ean hasiko da frontoian. Txosna be egongo da ipinita bertan frontoia...
Isidro Garalde Mamarru-ren koadrilak I. Mamarru Saria antolatu du biharko, preso politikoaren urtebetetze egunaren bueltan.
Sariketa esku pelotakoa izango da, kanporaketekin, eta 12:30ean hasiko da frontoian.
Txosna be egongo da ipinita bertan frontoian, eta antolatzaileek esan dutenez, «giro onik ez da faltako».
Kalejiran frontoiraino
Partiduak hasi baino ordu erdi lehenago, 12:00etan, txarangak urtengo du Kofradia Zaharretik, eta frontoiraino joango da. «Ekarri mahoizko zapia kokotean, eta falta zaizun lagunaren kamiseta, turuta eta egunkariagaz egindako txapela».
Frontoira ailegatuta, 12:20an izango da I. Mamarru Sarian izena emotea, doakoa. Saririk ez da faltako: diploma eta Mamarruk egindako pelota. Gainera, pelotari jantzita doazenei ezusteko oparia emongo zaie.
Ein Daigun Bidiren laguntzagaz antolatu ditu Mamarruren koadrilak sariketa eta eguneko gainerako ekimenak.