Zatozteko tabernek zotz egindako zenbaki saritu bat ez da oraindik agertu
Gabonetako kanpainaren barruan Zatozteko tabernek zozketatutako bost sarietatik lau baino ez dira oraingoz agertu. Hilaren 21ean Fuenmayorreko bodega eta mahasti batera joatea da saria. 5.850 izan da lehen saria, 1.638 bigarrena –ez da irabazlerik ag...
Gabonetako kanpainaren barruan Zatozteko tabernek zozketatutako bost sarietatik lau baino ez dira oraingoz agertu. Hilaren 21ean Fuenmayorreko bodega eta mahasti batera joatea da saria.
5.850 izan da lehen saria, 1.638 bigarrena –ez da irabazlerik agertu–, 1.564 hirugarrena, 7.203 laugarrena eta 9.954 bosgarrena –1.509 bigarren zenbaki ordezkoa agertu da–. Bigarren zenbaki sarituaren ordezkoak hurrengoak dira: 11.724 eta 4.565.
Zenbaki saridunen jabeek domekara arte daukate epea agertzeko. Txartela emon dien tabernara bertara joan daitezke, edo Zatozteko telefono zenbakira deitu: 94-683 17 27.
Tabernariek zein haien bezeroek abenduaren 17tik 23ra bitartean egindako ekimenaren balorazio ona egin dute.