Gorka Urkidi izango da kantxa arduradun barria
Udal pilotalekuko kantxa zerbitzuaren ardura Gorka Urkidi markinarrari ematea erabaki du Markina-Xemeingo Udalak. Bi proposamen aurkeztu ziren kantxa zerbitzua lortzeko lehiaketara, eta urtarrilaren 4an eratu zen kontratazio mahaiak zerbitzua Urkidiri ...
Udal pilotalekuko kantxa zerbitzuaren ardura Gorka Urkidi markinarrari ematea erabaki du Markina-Xemeingo Udalak. Bi proposamen aurkeztu ziren kantxa zerbitzua lortzeko lehiaketara, eta urtarrilaren 4an eratu zen kontratazio mahaiak zerbitzua Urkidiri ematea erabaki zuen. Erabakia hartzerako orduan eskaintza ekonomiko hoberena eta beste merezimendu batzuk baloratu dituzte. Kontratazio mahaiaren erabakiari, joan den egueneko osoko bilkuran emon zion onespena Markina-Xemeingo Udalak. Urtarrilaren amaierarako egongo da martxan zerbitzua.