1.080 euroko isuna eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote, martitzenean, Bilboko Auzitegian epaitu zuten Lekeitioko gazte bati. Autoritatearen kontrako atentatua egitea, erresistentzia eta lesioak eragitea leporatzen zizkioten, baina, fiskalt...
Aulesti, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroako alkateek Bizkaiko Foru Aldundiaren jarrera salatu dute, ozen. Aldundiarentzat Lea-Artibai bigarren mailako eskualdea dela esan eta Urberuaga-Ondarroa errepide egitasmoa ez dela egingo prentsa bidez jakin dutela gaineratu dute. «Proiektua erabakitzean bezala, datarik gabe atzeratu denean be ez da inolako hartu emonik bideratu inplikatutako herriekin. Aldundiak lehentasunak adostu behar ditu». Bide beretik, Gipuzkoan egin bezala, Bizkaian be Aldundiak hausnarketa egiteko exijitu dute bertoko Bilduko ordezkari guztiek. Bilduren ordezkari politikoek aho batez berba egin zuten atzo. «Lea-Artibai garriaio publiko zuzkidura urrienak dituen eskualdea da eta inbertsioak jasotzean be azken postuetan geratzen da». Azken denboraldian Aldundiak hartutako erabakien aurrean horrelantxerik erantzun zioten lau herrietako alkateek. «Eskualde honek garapenari eta ongizateari eusteko ezinbestekoak ditu azpiegitura egokiak». Berriatuaren egoera Bide beretik, Aldundiak Berriatuako herritarren seguratasuna bermatzeko inolako asmorik ez duela erakutsi diote. «Berriatuak urteak daramatza herri erdi-erditik pasatzen den eta auto dentsitate handia duen errepideari konponbide bat emateko eskatzen». Puntuz puntu, Aulestiko alkate Mikel Ansotegik, Lekeitioko Maitane Larrurik, Ondarroako Argia Ituartek eta Markina-Xemeingo Juanjo Txurrukak Aldundiari eskaerak egiten jarraitu zuten atzo. Aldundiak erabakiak hartzen baditu be, udal ordezkariek erabaki horiek zein irizpideren arabera hartzen diren ez dakitela gaineratu zuten, halaber. «Gerediaga-Elorrio, Autzaganeko tunela eta Bermeoko saihesbidearekin aurrera egitea aurrikusi da, [...]
Aurten be idi dema egongo da Etxebarrian, Pazko astean. Parte hartzaileen arabera, apirilaren 5etik 9ra luzatuko dira probak. Deman parte hartu nahi dutenek martxoaren 25ean emon beharko dute izena, udaletxean. Baldintzak hauek izango dira: Idi bikote...
Goizetik hasita aratusteak ospatzen dabiltza lekeitiarrak. Mandaskatik hasita, herrian kalejira egin ondoren, Independentzia plazan batu dira Lekeitioko ikastetxeetako ikasle, irakasle, guraso eta herritarrak dantzan egiteko.