Mila euroko isuna eta sei hilabeteko zigorra jarri diote Lekeitioko gazte bati
1.080 euroko isuna eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote, martitzenean, Bilboko Auzitegian epaitu zuten Lekeitioko gazte bati. Autoritatearen kontrako atentatua egitea, erresistentzia eta lesioak eragitea leporatzen zizkioten, baina, fiskalt...
1.080 euroko isuna eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote, martitzenean, Bilboko Auzitegian epaitu zuten Lekeitioko gazte bati. Autoritatearen kontrako atentatua egitea, erresistentzia eta lesioak eragitea leporatzen zizkioten, baina, fiskaltzagaz akordu batera ailegatu ondoren, erresistentzian eta hutsegitean geratu da akusazioa. Sei hilabeteko kartzela zigorra, gainera, isun modura ordaintzea eskatu du gaztearen abokatuak, eta horrela izango dela uste dute.