Ugaitz Mugertza Urrezko Aizkora Txapelketako finalean egongo da
Ugaitz Mugertza, Anjel Arrospiderekin batera, aurtengo Urrezko Aizkora Txapelketako finalean egongo da. Finalaurrekoak «gogorrak» izan direla badio ere, finalean «gogotik» saiatuko dela aurreratu du. «Aurkari gogorrak eduki ditugu finalaurrekoetan eta estu ibili gara, baina azkenean finalerako txartela lortu dugu», adierazi du Ugaitz Mugertza aizkolari mutrikuarrak. Izan ere, Mugertzak eta Arrospidek Azurmedi eta Atxutxa II.aren aurka jokatu zuten finalaurrekoa. «Iaz eurek irabazi ziguten eta finalera heldu ziren. Orain mendekua hartu dugu eta atzean utzi ditugu. Iaztik arantza hori gordeta genuen eta oraingoan lortu egin dugu». Baina joan den astean jokatutako norgehiagoka estua izan zela ere gaineratu du mutrikuarrak. «Hortxe-hortxe ibili ginen eta azkenean segundo batzuengatik irabazi genuen. Baina asko sufritu genuen eta hori ere esan egin behar da. Sufrituta heldu gara finalera, baina egindako esfortzuak merezi izan du». Arrospidek eta Mugertzak 19 minutu eta 57 segundo behar izan zituzte proba amaitzeko eta Azurmendik eta Atutxak aldiz 20 minutu eta 39 segundo. Finalera begira Garaipenarekin pozik badago ere, finala ere gogorra izango dela aurreratu du Mugertzak. «martxoaren 4an jokatuko dugu finala eta hor ere gogoz lehiatuko dugu. Baina aurkariak gogorrak dira eta zail egongo da. Dena dela, gu dena ematen saiatuko gara». Mutrikuarrak Joseba Otaegi eta Unai Otaño edukiko ditu finalean aurrez [...]
Ugaitz Mugertza, Anjel Arrospiderekin batera, aurtengo Urrezko Aizkora Txapelketako finalean egongo da. Finalaurrekoak «gogorrak» izan direla badio ere, finalean «gogotik» saiatuko dela aurreratu du.
«Aurkari gogorrak eduki ditugu finalaurrekoetan eta estu ibili gara, baina azkenean finalerako txartela lortu dugu», adierazi du Ugaitz Mugertza aizkolari mutrikuarrak.
Izan ere, Mugertzak eta Arrospidek Azurmedi eta Atxutxa II.aren aurka jokatu zuten finalaurrekoa. «Iaz eurek irabazi ziguten eta finalera heldu ziren. Orain mendekua hartu dugu eta atzean utzi ditugu. Iaztik arantza hori gordeta genuen eta oraingoan lortu egin dugu».
Baina joan den astean jokatutako norgehiagoka estua izan zela ere gaineratu du mutrikuarrak. «Hortxe-hortxe ibili ginen eta azkenean segundo batzuengatik irabazi genuen. Baina asko sufritu genuen eta hori ere esan egin behar da. Sufrituta heldu gara finalera, baina egindako esfortzuak merezi izan du».
Arrospidek eta Mugertzak 19 minutu eta 57 segundo behar izan zituzte proba amaitzeko eta Azurmendik eta Atutxak aldiz 20 minutu eta 39 segundo.
Finalera begira
Garaipenarekin pozik badago ere, finala ere gogorra izango dela aurreratu du Mugertzak. «martxoaren 4an jokatuko dugu finala eta hor ere gogoz lehiatuko dugu. Baina aurkariak gogorrak dira eta zail egongo da. Dena dela, gu dena ematen saiatuko gara».
Mutrikuarrak Joseba Otaegi eta Unai Otaño edukiko ditu finalean aurrez aurre, eta aurkariak faboritoak badira ere, Urrezko Aizkora Txapelketa bere egiten saiatuko dela argi dio.