Domina lortzea izan da ondarrutarraren nahia, baina zazpigarren geratu da 60 metro estalien proban
Orkatz Beitiak zazpigarren postua eskuratu du asteburuan jokatu den Espainiako Atletismo Txapelketan. 60 metro estaliak betetzeko 7.04 behar izan ditu Ondarruko atletak. Espainiako Txapelketara joan orduko, Beitiak domina bat lortzea zuen buruan. Orain...
Orkatz Beitiak zazpigarren postua eskuratu du asteburuan jokatu den Espainiako Atletismo Txapelketan. 60 metro estaliak betetzeko 7.04 behar izan ditu Ondarruko atletak.
Espainiako Txapelketara joan orduko, Beitiak domina bat lortzea zuen buruan. Oraingoan, baina, ezinezkoa izan da beretzat jarritako helburua betetzea. Ondarrutarrak egindako denbora bere markatik urrun gelditu da.
60 metro estalietan aurtengo irabazlea Angel David Rodriguez izan da. Hark egindako denbora, ostera, ondokoa izan da: 6.66. Aipatu proba horretan errekorra duena Valentziako Atletismo Taldeko Jose Venancio da. Haren marka 6.58 da. Marka 2001. urtean ezarri zuen. Ordutik inork ez du lortu Venancioren marka gainditzerik.