Lea-Artibaiko bertsolariek aurrera egin dute BBK sariketan
Gaur hasi da BBK sariketa Durangon. Lea-Artibaik Bilboaldearen aurka zeukan kanporaketa, eta bertsolariak saio gogorra izango zela jakinda igo dira oholtzara. Nagusien mailan, Eneko Arrate eta Nerea Ibarzabal markina-xemeindarrek eta Xabier Iturraspe l...
Gaur hasi da BBK sariketa Durangon. Lea-Artibaik Bilboaldearen aurka zeukan kanporaketa, eta bertsolariak saio gogorra izango zela jakinda igo dira oholtzara.
Nagusien mailan, Eneko Arrate eta Nerea Ibarzabal markina-xemeindarrek eta Xabier Iturraspe lekeitiarrak kantatu dute.
Txikien mailan, ostera, Elene Lejarzegi, Josune Aramendi eta Naroa Loiola daude.
Guztiak pozik agertu dira saioa bukatutakoan. Hurrengo kanporaketa Derion edukiko dute, martxoaren 13an, Ipar Uriberen aurka.