197/2006 dotrina bertan behera lagatzeko eskatuko dute etzi, manifestazioan
197/2006 dotrina indargabetu lelopean, Isidro Garalde Bedialauneta Mamarru preso politikoaren berehalako askatasuna eskatzeko manifestazioa deitu du domekarako Ein Daigun Bidi! bilguneak. Manifestazioa 13:00etan hasiko da Alamedan. Martxoan hasitako 8+...
197/2006 dotrina indargabetu lelopean, Isidro Garalde Bedialauneta Mamarru preso politikoaren berehalako askatasuna eskatzeko manifestazioa deitu du domekarako Ein Daigun Bidi! bilguneak. Manifestazioa 13:00etan hasiko da Alamedan.
Martxoan hasitako 8+18+10=36 Nahikure! Mamarru etxea! sentsibilizazio kanpaina eta sinadura bilketa egun berean amaituko dira: Alamedan eta Kalekutzean batuko dira sinadurak.
Biharamunean, maiatzak 7, batutako sinadurak Arartekora, Konstituzionalera eta Espainiako Justizia Ministeritzara bidaliko dira.
Hitzaldiak, bete-bete
Herenegun egin zen, Kofradia Zaharrean, 197/2006 dotrinaren inguruko hirugarren eta azkan hitzaldia. Aurrekoetan legez, bete egin zen aretoa: 74 lagun egon ziren Kepa Manzisidor abokatuaren azalpenak entzuten.