Seigarren egin dute Lekeitioko Institutuko neskek Atletismoarekin gozatuz topaketetan
Seigarren geratu dira lekeitiarrak Atletismoarekin Gozatuz topaketan. Posturen bat hobetzeko aukera eduki zuten baina erreleboko proban deskalifikatu egin zuten taldea lekukoa zonatik kanpo jausi zitzaielako eta horrekin puntu asko galdu zuten. Olatz...
Seigarren geratu dira lekeitiarrak Atletismoarekin Gozatuz topaketan. Posturen bat hobetzeko aukera eduki zuten baina erreleboko proban deskalifikatu egin zuten taldea lekukoa zonatik kanpo jausi zitzaielako eta horrekin puntu asko galdu zuten. Olatz Martiartuk, barriz, luzera jauziko proba irabazi zuen 4,51 metrotako saltoa eginez. Oso esperientzia polita izan da Lekeitioko Institutuko neskentzat, eta ilusio handiz bueltatu dira, “datorren denboraldian berriko saiatzeko prest”.