Gauerdira arte dago zabalik Beheko Plaza eta moila batzen dituen igogailua. Mutrikuko Udal ordezkariek herritarren eskariari erantzun nahi izan diote aldaketagaz. Izan ere, 150 sinadura aurkeztu zituzten udaletxean, igogailua ordu gehiago martxan egon ...
Bi hilabeteko zigorra baino ez dio ezarri Herrizaingo Sailak 2010eko maiatzaren 9an Esteban Muruetagoiena medikuaren omenez Oiartzungo osasun etxean ipinita zegoen plaka apurtu zuen ertzainari. Bi hilabetean lanik eta soldata barik egon da agentea. Zig...
Herriko kiroldegiaren ondoko lur-sail bat modu pribatiboan erabili eta udalak ur-jokoen inguruan ipiniko duen freskagarri eta gozokien kioskoa hartzeko baldintzen plegua onartu du Markina-Xemeingo Udalak. Datorren astera arte edukiko dute interesdunek ...
Hondakinen bilketaren gaia mahai gainera aterata, Mutriku Zero Zabor taldearen aurkezpena egingo da barikuan, Luardo Etxean. 18:30erako egin dute hitzordua udal ordezkariek. Taldeak dituen helburuak eta nondik norakoak azalduko dituz
Antzerkia gustuko duten guztiekin plantetan hasteko gogoz daude Ana Elordi (Ondarroa, 1962) eta Ainara Aramaio (Ondarroa, 1983). Ez dute edozein modutan egingo: luxuzko antzerki topaketak prestatu dituzte. Topaketak gainean, bihar da antzerki ikastaroan izena emoteko azkan eguna. Badago lekurik? Ainara Aramaio: Adin ezberdineko zortzi lagun daude oraingoz, izena emonda, eta hamabirentzat dago lekua. Interesatuta daudenek ahalik-eta arinen emon beharko dute izena, leku barik ez geratzeko. Ondarroan badago antzerkizaletasunik? Ana Elordi. Bixka bat da aperititibo bat, aperitibo gozoa. Jendeari kostatu egiten zaio asteburu oso bat horretarako hartzea, ondo antolatu behar zarelako lanagaz edo familiagaz, eta sasoia be, nahasi xamarra da. Baina ez genuen nahi laga, uda baino lehenago egin nahi genuen. Arriskatu egin gara, eta gogoa dago gauza gehiago antolatzeko. Esperientzia oso ona dela badakigu
Ekainaren 9an, Ganadu Azoka egingo da Etxebarrian, eta urtero legez animaliak erakutsi eta saldu eta erosteko hitzordua izango da inguruetako baserritarrentzat. Zaldi, behor, mando, poney eta astoez gainera, behi txahal eta idiak be hartuko dituzte ora...