Bi hilabeteko zigorra ezarri diote Esteban Muruetagoienaren plaka apurtu zuen ertzainari
Bi hilabeteko zigorra baino ez dio ezarri Herrizaingo Sailak 2010eko maiatzaren 9an Esteban Muruetagoiena medikuaren omenez Oiartzungo osasun etxean ipinita zegoen plaka apurtu zuen ertzainari. Bi hilabetean lanik eta soldata barik egon da agentea. Zig...
Bi hilabeteko zigorra baino ez dio ezarri Herrizaingo Sailak 2010eko maiatzaren 9an Esteban Muruetagoiena medikuaren omenez Oiartzungo osasun etxean ipinita zegoen plaka apurtu zuen ertzainari. Bi hilabetean lanik eta soldata barik egon da agentea.
Zigorra 2011ko urriaren 6tik aurrera bete zen, agenteak bi falta larri egin zituela ulertuta: lehen zigorrak hilabete eta erdiz lanik eta soldatarik barik egotea jaso zuen, Ertzaintzaren 9.2 barne araudia ez betetzeagatik. Araudi horrek nagusi, lankide, mendeko zein administrazaileei egindako begirune eza zigortzen du, bereziki irain fisiko zein hitzezkoak. Gainerako hamabost eguneko zigorra nagusiengandik zein zerbitzuaren arduradunengandik jasotako aginduak ez betetzeagatik ezarri zion Herrizaingo Sailak, disziplinazko araudiaren 9.8 artikuluak jasotzen duen modura.
Ertzaintzaren barne araudiaren arabera, falta larri baten komisioak hamabost egunetik urte bira arteko lan eta soldata galera ekar dezake; terrorismoaren biktima baten omenezko oroigarri bati eraso egitea, esate baterako, urtebete eta urte bi arteko espetxeagaz zigortzen da.
Muruetagoiena Guardia Zibilak atxilotu eta torturatu ondo