Ana Elordi eta Ainara Aramaio (Ondarroako Antzerkizaleak): «Probatzea merezi duen aperitibo gozoa da prestatu dugun antzerki ikastaroa»
Antzerkia gustuko duten guztiekin plantetan hasteko gogoz daude Ana Elordi (Ondarroa, 1962) eta Ainara Aramaio (Ondarroa, 1983). Ez dute edozein modutan egingo: luxuzko antzerki topaketak prestatu dituzte. Topaketak gainean, bihar da antzerki ikastaroan izena emoteko azkan eguna. Badago lekurik? Ainara Aramaio: Adin ezberdineko zortzi lagun daude oraingoz, izena emonda, eta hamabirentzat dago lekua. Interesatuta daudenek ahalik-eta arinen emon beharko dute izena, leku barik ez geratzeko. Ondarroan badago antzerkizaletasunik? Ana Elordi. Bixka bat da aperititibo bat, aperitibo gozoa. Jendeari kostatu egiten zaio asteburu oso bat horretarako hartzea, ondo antolatu behar zarelako lanagaz edo familiagaz, eta sasoia be, nahasi xamarra da. Baina ez genuen nahi laga, uda baino lehenago egin nahi genuen. Arriskatu egin gara, eta gogoa dago gauza gehiago antolatzeko. Esperientzia oso ona dela badakigu
Antzerkia gustuko duten guztiekin plantetan hasteko gogoz daude Ana Elordi (Ondarroa, 1962) eta Ainara Aramaio (Ondarroa, 1983). Ez dute edozein modutan egingo: luxuzko antzerki topaketak prestatu dituzte.
Topaketak gainean, bihar da antzerki ikastaroan izena emoteko azkan eguna. Badago lekurik?
Ainara Aramaio: Adin ezberdineko zortzi lagun daude oraingoz, izena emonda, eta hamabirentzat dago lekua. Interesatuta daudenek ahalik-eta arinen emon beharko dute izena, leku barik ez geratzeko.
Ondarroan badago antzerkizaletasunik?
Ana Elordi. Bixka bat da aperititibo bat, aperitibo gozoa. Jendeari kostatu egiten zaio asteburu oso bat horretarako hartzea, ondo antolatu behar zarelako lanagaz edo familiagaz, eta sasoia be, nahasi xamarra da. Baina ez genuen nahi laga, uda baino lehenago egin nahi genuen. Arriskatu egin gara, eta gogoa dago gauza gehiago antolatzeko. Esperientzia oso ona dela badakigu