Ganadu azoka antolatu du Etxebarriko Udalak ekainaren 9rako
Ekainaren 9an, Ganadu Azoka egingo da Etxebarrian, eta urtero legez animaliak erakutsi eta saldu eta erosteko hitzordua izango da inguruetako baserritarrentzat. Zaldi, behor, mando, poney eta astoez gainera, behi txahal eta idiak be hartuko dituzte ora...
Ekainaren 9an, Ganadu Azoka egingo da Etxebarrian, eta urtero legez animaliak erakutsi eta saldu eta erosteko hitzordua izango da inguruetako baserritarrentzat. Zaldi, behor, mando, poney eta astoez gainera, behi txahal eta idiak be hartuko dituzte oraingoan. Animaliak, sokan lotuta egon beharko dute erakusketa denboran eta osasun gaietan indarrean dauden arauak bete beharko dituzte. Saldu eta erosteko abereentzat beste soka bat egongo dela jakitera emon du Etxebarriko Udalak, eta parte hartzea libre eta doan izango dela aurreratu dute. Azokan parte hartzeko, ekainaren 1ean emon behar da izena udaletxean edo 94-616 64 32 telefono zenbakian 09:00etatik 14:00etara.