Kiroldegi ondoko ur jokoen alboan freskagarrien postua jarriko du udalak
Herriko kiroldegiaren ondoko lur-sail bat modu pribatiboan erabili eta udalak ur-jokoen inguruan ipiniko duen freskagarri eta gozokien kioskoa hartzeko baldintzen plegua onartu du Markina-Xemeingo Udalak. Datorren astera arte edukiko dute interesdunek ...
Herriko kiroldegiaren ondoko lur-sail bat modu pribatiboan erabili eta udalak ur-jokoen inguruan ipiniko duen freskagarri eta gozokien kioskoa hartzeko baldintzen plegua onartu du Markina-Xemeingo Udalak. Datorren astera arte edukiko dute interesdunek bere eskaintzak aurkezteko aukera. Horretarako, udaletxeko harrera-lekuan eskatu behar dute pleguaren kopia bat, astelehenetik barikura, 09:00etatik 13:00etara bitartean.