Sangregorioak kirolez blai amaitu dira
Sokatira, zesta-punta eta mendi bizikleta martxa izan dira, besteak beste, Sangregorioei amaiera eman diote ekintzak. 680 kiloko sokatira txapelketan Goiherri A taldea gailendu zen, bost puntugaz. Atzetik Mutriku, Gaztedi A, Goiherri B eta Gaztedi B taldeak geratu ziren, hurrenez hurren. Sailkapen orokorrari begiratuz gero, taldeen ordena Berriatuako sailkapenean geratu bezala dago baina bakoitzak duen puntuak aldatu egiten dira: Goiherri A-k 10 puntu, Mutrikuk 7, Gaztedi A-k 7, Goiherri B-k 4 eta Gaztedi B-k 2. «Beraz, aste honetan Iurretan jokatuko den 680 kiloko finalean bigarren postua bere egiten saiatuko dira mutrikuarrak»., gaineratu du Urrestik. San Gregorio txapelketa Zesta-puntako XXIV. San Gregorio txapelketan be sokatirako txapelketako giroari eutsi zioten bertaratutakoek. Txikien mailan Saizar eta Unax gailendu ziren (30-25) eta kadeteetan Mandiola III-ak eta Ibarluzeak lortu zuten garaikurra (30-24). 22 urtez azpikoetan aldiz, Retolaza eta Etxaniz izan ziren irabazleak (30-25). Azkenik, nagusietan, Lekue eta Lekerika izan ziren onenak (30-19). Partida guztietan giroa «ezinhobea» izan zela esan du Berriatuako zesta eskolako Roberto Lekuek. «Jende asko egon zen partidak ikusten». Herriko jaiei merezitako amaiera emateko, Bizkaiko abesbatzen emanaldia egin zen iluntzean, elizan.
Sokatira, zesta-punta eta mendi bizikleta martxa izan dira, besteak beste, Sangregorioei amaiera eman diote ekintzak.
680 kiloko sokatira txapelketan Goiherri A taldea gailendu zen, bost puntugaz. Atzetik Mutriku, Gaztedi A, Goiherri B eta Gaztedi B taldeak geratu ziren, hurrenez hurren.
Sailkapen orokorrari begiratuz gero, taldeen ordena Berriatuako sailkapenean geratu bezala dago baina bakoitzak duen puntuak aldatu egiten dira: Goiherri A-k 10 puntu, Mutrikuk 7, Gaztedi A-k 7, Goiherri B-k 4 eta Gaztedi B-k 2. «Beraz, aste honetan Iurretan jokatuko den 680 kiloko finalean bigarren postua bere egiten saiatuko dira mutrikuarrak»., gaineratu du Urrestik.
San Gregorio txapelketa
Zesta-puntako XXIV. San Gregorio txapelketan be sokatirako txapelketako giroari eutsi zioten bertaratutakoek. Txikien mailan Saizar eta Unax gailendu ziren (30-25) eta kadeteetan Mandiola III-ak eta Ibarluzeak lortu zuten garaikurra (30-24). 22 urtez azpikoetan aldiz, Retolaza eta Etxaniz izan ziren irabazleak (30-25). Azkenik, nagusietan, Lekue eta Lekerika izan ziren onenak (30-19).
Partida guztietan giroa «ezinhobea» izan zela esan du Berriatuako zesta eskolako Roberto Lekuek. «Jende asko egon zen partidak ikusten».
Herriko jaiei merezitako amaiera emateko, Bizkaiko abesbatzen emanaldia egin zen iluntzean, elizan.