Artibai erreka garbituko dute zapatu goizean, auzolanean
Uraren hilabetea martxan dago. Udal ingurumen batzordeak antolatuta, zapatuan, erreka garbituko dute auzolanean, 12:00etan, Gaztelekuaren atzean. Ekimenean parte hartuko dute ingurumen batzordeko kideek, Eskilantxarri Ur Kirol Elkartekoek, Eguzki talde...
Uraren hilabetea martxan dago. Udal ingurumen batzordeak antolatuta, zapatuan, erreka garbituko dute auzolanean, 12:00etan, Gaztelekuaren atzean.
Ekimenean parte hartuko dute ingurumen batzordeko kideek, Eskilantxarri Ur Kirol Elkartekoek, Eguzki talde ekologistakoek eta Gaztelekukoek. Ondoren, beharra egin dutenentzako luntxa egongo da bertoko produktu ekologikoekin.
Horregaz batera, ingurumen batzordeak Kaiet Bengoetxeak egindako komikia kaleratu du. Bertan, modu ulergarrian, Ondarroan ur edangarriak egiten duen ibilbidea azaltzen da. Komikia udal eraikinetan dago eskuragarri, eta ikastetxeetan be banatuko da. Komikia hurretik ezagutzeko aukera be badago: alde batetik, marrazkiak udal erakusketa aretoan daude ikusgai datorren domekara arte; bestetik, helbide honetara sartuta ikus daitezke: http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Udala/Antolaketa/Documents/Uraren_hilabetea_2012 komikia.pdf.
Ibilaldi batekin hasi ziren joan den asteko eguenean ekimenak. Txomin Agirre eta Zubi Zahar ikastoletako zein institutuko DBH3ko ikasleek Ondarroako ur edangarriaren ibilbidea ezagutu zuten orduan, Gorozikako ur tratamendu zentrotik Galtzuarango