Uraren hilabetea martxan dago. Udal ingurumen batzordeak antolatuta, zapatuan, erreka garbituko dute auzolanean, 12:00etan, Gaztelekuaren atzean. Ekimenean parte hartuko dute ingurumen batzordeko kideek, Eskilantxarri Ur Kirol Elkartekoek, Eguzki talde...
Berria egunkariak martxan ipinitako Zure ziztada behar dugu kanpaina Ondarroara ailegatuko da etzi. Aurkezpena Kofradia Zaharrean egingo da, 19:00etan. Ohikoa denez, bilera irekia izango da, eta Berria-ko behargin bik emongo dute kanpainaren zergatien ...
“Euskal presoen giza eskubideen errespetua” eskatzeko Ondarroan, Mutrikun, Munitibarren, Markina-Xemeinen, Lekeition eta Aulestin plazak jendez bete dira asteburuan. Argazki galeria. Ondarroako senideak dantzan (bideoa). Lekeitioko Herrirak...
Lehendakari txapelketako buru jarri da Naturgas taldeko Jon Larrinaga, Markina-Xemeingo Sabin Foruria Memorialean bigarren geratu ondoren. 111 txirrindularik irten zuten, domeka arratsaldean Aldaola kaletik, eta Caja Ruraleko Fernando Grijalba izan zen irabazlea.Proba gogorra izan zen domekakoa. Euria izan zuten txirrindulariek ia lasterketa osoan, hori dela eta, asko izan ziren lasterketa utzi zutenak. Halandabe, lehia gogorra egon zen aurreko postuetan eta ihesaldi ugari burutu ziren. Azkenean, lau txirrindulariren arteko esprintean erabaki zen garaipena. Sailkapena: 1. Fernando Grijalba. CAJA RURAL 2. Jon Larrinaga. NATURGAS 3. Antonio Pedrero. LIZARTE Eskualdeko Lehenengoa Gaizka Erkiaga. IBAIGANE Talde onena CAJA RURAL
Luardo Etxean egin du aurkezpena Mutriku Zero Zabor taldeak, «Gipuzkoan eta nolabait Mutrikun, hondakinekin dagoen arazoaren berri eman eta konponbideak daudela erakustea» helburu. Lehenengo eta behin, Zero Zabor mugimendua Europan eta mundu mailan l...
Ikasturte amaieragaz batera, Jabekuntza Eskolen Sarearen topaketa egingo da ekainaren 2an, Basaurin, Marienean ireki barri den Emakumeen Etxean. Feminismoa: ezinbesteko iraultza lelopean, iazko urtean gertatutako iraultzei egingo diete tartea Emakumeen...
Erosketak egiteko orgatxoak jarri ditu Hemen be bai merkatari elkarteak Markina-Xemeingo Udalaren laguntzagaz. Herrian erosketak erraztasunez egiteko helburuagaz sortu da orgatxoak jartzeko ekimena. Udaletxe atzeko aparkalekuan daude orgatxoak eta edoz...
Goazen Plazara ekimena arrakastatsua izan zen Lekeition, zutabeetan jente askok parte hartu zuen eta plazan 400 lagunetik gora batu ziren. Amaieran, argazki erraldoia atera zuten. Ikusi bideoa.
Markina-Xemeingo, Etxebarriko eta Ziortza Bolibarko 300 lagun batu ziren zapatu arratsaldean plazabarripean. Herri horietako preso eta iheslarien berbea ekarri zuten bertara eurek idatzitako gutunak irakurriz, eta euretan aitatzen zen kanta guztien art...