Ekainaren 2an egingo dira Jabekuntza Eskolen topaketak, Basaurin
Ikasturte amaieragaz batera, Jabekuntza Eskolen Sarearen topaketa egingo da ekainaren 2an, Basaurin, Marienean ireki barri den Emakumeen Etxean. Feminismoa: ezinbesteko iraultza lelopean, iazko urtean gertatutako iraultzei egingo diete tartea Emakumeen...
Ikasturte amaieragaz batera, Jabekuntza Eskolen Sarearen topaketa egingo da ekainaren 2an, Basaurin, Marienean ireki barri den Emakumeen Etxean.
Feminismoa: ezinbesteko iraultza lelopean, iazko urtean gertatutako iraultzei egingo diete tartea Emakumeen Munduko Martxaren ordezkari tunisiar batek eta M15eko ordezkariak.
10:30ean hasiko da jardunaldia, aurkezpenagaz; mahai-inguruaren eta eztabaidaren txanda izango da gero. 13:00etan, kale ekintza egingo da, eta 14:30ean bazkaria.
Topaketetan parte hartu nahi dutenek barikua dute izena emoteko azkan eguna, 12:00etan, On